Edukira joan

Udazken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Udazkena» orritik birbideratua)
Uzta garaia
Hosto galkorrak zuhaitzetan, udazkenaren seinale.

Udazkena, larrazkena edo udagoiena eremu epeleko urtaroetako bat da. Aurretik uda du eta udazkenaren atzetik, negua dator.

Uzten urtaroa da, adibidez, arto eta ekilorearena.

Izen bera partekatzen duen onddoa ere badago, Udazkeneko onddozuri edo onddo zuria (Boletus edulis).

Ipar hemisferioan[1], udazkena irailaren 23 inguruan hasten da eta abenduaren 22 inguruan amaitzen da.

Hego hemisferioan[1] aldiz, martxoaren 20 inguruan hasten da eta ekainaren 20 inguruan amaitzen da.

Udazkena urteko lau urtaroetako bat da eta bere ezaugarri nagusiak zuhaitzetatik hostoak erortzea, eguneko argi-ordu kopurua murriztea eta giro-tenperaturaren jaitsiera dira.[2]

Udazkena urteko beste urtaroetatik bereizten duten ezaugarri bereziak dituen urtaroa da. Hona hemen ezaugarri batzuk:

- Udazkenean tenperatura jaisten hasten da, batez ere gauez. Eguraldia freskoa izan daiteke, baina egunean zehar epela eta atsegina ere izan daiteke.

- Egunak laburragoak eta gauak luzeagoak izaten dira, eta horrek eragina izan dezake animali batzuen portaeran.[3]

- Udazkena ere Uzta garaia da non, sagarra, mahatsa, kalabazak, azenarioak, besteak beste, biltzen diren.

- Udazkeneko eguraldi fresko eta atseginak aire zabaleko jarduerak egiteko une aproposak dakartza, hala nola, oinez, mendi-ibilaldiak, eta udazkeneko paisaiez gozatzeko aukera ematen duen.

Flora ere udazkeneko baldintza aldakorretara egokitzen da. Hona hemen udazkenean floraren portaera batzuk:

- Hostoen erorketa: Udazkeneko ezaugarririk nabarmenenetako bat zuhaitzetatik hostoen erorketa da. Zuhaitzek hostoa galtzen dute neguko baldintza hotzetara egokitzeko.

- Hostoen kolore-aldaketa: Udazkenean, zuhaitzetako hostoek kolorea aldatzen dute, hainbat tonu desberdin sortuz. Hau, hostoek klorofila eta beste pigmentu batzuk gutxiago sortzen dituztelako gertatzen da. Horia, laranja, gorria eta marroia bezalako kolore beroagoak sortzen dira.

- Ehiza eta estaltzea: Udazkena ere animalia espezie askoren estaltze eta ehiza garaia izaten da. Arrek lurraldearen eta emeen alde borrokatzen dute, eta animalia gazteek ehizatzen eta bizirauten ikasten dute.

- Larru-azal aldaketak: Animalia askok larru-azalen kolorea eta lodiera aldatzen dute tenperatura freskoetara egokitzeko.

Fauna ere udazkeneko baldintza aldakorretara egokitzen da. Hona hemen udazkenean faunaren portaera batzuk:

- Udazkeneko fauna kontutan izaten badugu, animalia batzuk hibernatzeko prestatzen diren bitartean, beste batzuk aldiz leku epelagoetara migratzen dira eta negurako prestatzen dira.

Hegazti migrazioa

- Migrazioa[6]: Hegazti eta tximeleta espezie asko udazkenean klima epeletara migratzen dira. Ohikoa da garai honetan hegoaldera hegan egiten duten hegazti multzo handiak V formazioan ikustea.

- Elikagaien bilketa eta hibernazioa: Animalia asko, hala nola, urtxintxak, saguak eta oreinak, negurako janaria pilatzen hasten dira. Beste animalia batzuk ordea, hartzak eta marmotak adibidez, udazkenean hasten dira hibernazioa prestatzen. Gehiegi elikatzen dira gantz edota gorputz koipe biltegiak handitzeko eta negurako aterpe egokiak bilatzeko.

Basoa udazken betean

Definizioak. Zer da zuretzako Udazkena?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zer da zuretzako Udazkena?

- Adolfo Morais "Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendaria": «Natura eta naturaren koloreak. Udazkenean, normalean, ibilaldi luzeak egiten ditut, onddoak bilatzeko edo mendiko koloreak ikusteko. Bakar-bakarrik joaten naiz. Natura koloretan ikusteko garaia da. Gure lurraldean berdea da kolore nagusia, baina udazkenean izugarri aldatzen da: gorriak, horiak... kontraste polita da. Gainera, hego haizeak hegaztiak ekartzen ditu eta horiek ikustea ere polita da».[7]

- Elena Artika "Gurelurreko biologoa": «Paisaia politenez gozatzeko urteko sasoirik onena da. Udazkeneko irudi eder bat, bat esateko, Arbaiungo arroilarena da. Zuhaitz klase ugari daude, bakoitza bere kolorearekin, eta guztien artean irudi kromatikoa sortzen dute. Niretzat, gaztaina, intxaur eta ezkur garaia da. Udazkenean basoak elikagai kopuru handia ematen du. Gizakientzat oso garai garrantzitsua zen, neguan irauteko, eta gaur egun ere basoko bizitzarentzat ere horrela da».[7]

- Andres Illana "Gaden talde ekologikoko kidea": «Oso sasoi garrantzitsua da, nahiz eta trantsiziokoa dirudien. Udan hazi diren kumeak bakarrik bizitzen ikasten duten garaia da. Horregatik, errepidean animalia asko hiltzen diren garaia ere bai. Gazteak dira, eta negua hasi aurretik ikasi behar dute bizitzen. Udazkena goxoa bada, askok iraungo dute bizirik, baina gogorra bada, ez dute udaberria ikusiko. Gainera, udazkenean euria egiten hasten da, eta horri esker oinatzak ikus ditzakegu lurrean».[7]

- Joseba Insausti "Aralarko artzaina": «Saroia uzteko garaia da. Egunak laburtzen doazen heinean, mendi garaietako larreek ezin dute ase jada artaldearen beharra. Artaldea gustura etortzen da behera. Artzaina, ordea, ez da hain alai jaisten, bai baitaki beste zazpi hilabetez ez duela mendiko lagun giroaz, iluntzeko hizketaldiez eta egun lasaiez gozatuko. Udazkenak egun gogorrak dakarzkigu gogora, lo lasai egin ezin dezakegun garaia. Geure buruan mendira itzultzeko atzera kontaketa hasi da».[7]

Udazken koloreak

- Udazkeneko euria (gaztelaniaz: Lluvia de otoño) 1989. urtean eginiko filma da, José Ángel Rebolledok zuzendutakoa.[8]

- "Udazkenaren balkoitik" Joan Mari Irigoienek 1987an kaleratutako eleberria izan zen, Ereinek argitaratua.[9]

- Udazkeneko mandabelarra edota Mandabelarra (Centaurea jacea). Lore elkartuen familiako belar landarea da, 30–100 cm luzerakoa.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Equinoccio de otoño 2023: hemisferio norte y sur - Día y hora» ecologiaverde.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Curiosidades científicas sobre el otoño» Muy Interesante 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Otoño y los cambios en la fauna: ¿Qué pasa con los animales en esta nueva estación?» Ladera Sur (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).
  4. ¿Qué flores y plantas crecen en otoño?. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  5. (Gaztelaniaz) «Observación de fauna en otoño» Vanguard España (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  6. Kaiera, Zientzia. (2017-04-24). «Hegaztien gaueko migrazioa, uste zenaren kontrakoa» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  7. a b c d «Dokuteka: Zer da zuretzat udazkena?» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  8. (Gaztelaniaz) Lluvia de otoño - Película - 1989 - Crítica | Reparto | Estreno | Duración | Sinopsis | Premios - decine21.com. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  9. kritiken hemeroteka » Belaunaldi esperientzia baten irudi etereoa. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  10. (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Centaurea jacea L.» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]