Txurra ardi
Txurra ardia edo burda ardia. | |
---|---|
Ardi arraza | |
Espeziea | Ovis aries |
Jatorria | Euskal Herria Espainia ( Gaztela eta Leon) |
Txurra ardia, Araban ere burda ardia bezala ezaguna, Euskal Herriko zein Gaztela eta Leongo bertako ardi arraza bat da.
Gaztela eta Leonen ardi hauek bereziki Burgos, Palencia, Leon eta Zamorako probintzietan hedatzen dira. Zamoran "sayaguesar txurra" delako ekotipo berezia aurkitzen da. Hedapen eremuan barrena hainbat ekotipo ezberdin daude.
Iberiar penintsulan gehienen zabaldutako ardi arrazen artean dago, bere haragi zein esne kalitateagatik famatutako abere arraza izanik. Oso ardi landatarrak dira eta trashumantziako ibilbide luzetara ohituak.
Txurra ardia Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian bereziki Arabako Añanako Kuadrillako Mendebaleko haranetan aurkitu daitezke ardi hauek, Gaubean zein Añanan.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arabako mendebaldeko haranetan arraza "burda" deitzen dute.
Arrazaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iberiar penintsulako ardi arraza antzinetarikoa da, antza Ovis aries celticus delakoaren ondorengoak. Ardi merino arrazaren ospeak estali du mendetan abere hauen garrantzia abeltzaintzan.
Txurra arraza Ameriketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV.en mendetik aurrera espainiarrek ardi hauek eramaten hasi ziren Ameriketako kolonia berrietara. Bertan zabalpen handia izan zuten.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esnea gaztak egiteko eta haragia, oso estimatua izanik "Arkume txurroa" delakoa.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- YANES GARCÍA, J. E.; MERINO LONGUÉ, E. (2002). Churra: "Catálogo de razas autóctonas de Castilla y León- Región Norte de Portugal. II.- Especies ovina, caprina, porcina, perros de ganado y gallinas.". Argitaletxea: Eds. Fundación Rei Afonso Henriques, Zamora, 51-64.
Begira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aari, Euskal mitologian ardiari buruzko kontuak jakiteko.
- Martak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Espainar Estatuaren bertako etxeko abereen gida