Edukira joan

Txondor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txondorra Zaldibian.
Txondor baten ebakidura eskematikoa.

Txondorra, egur ikatza egiteko xedeaz, ikazkinek eraikitzen zuten egur meta da.

Gaur egun ere, noizbehinka egiten dira txondorrak, antzinako lanbideen erakustaldi gisa. Egurra, oro har, pago, haritz, gaztainondo edo ezpelarena izaten da, eta plazan bilduriko egurraren gainean lurra eta bestelako gaiak —orbela, ira edo adaxkak, kasu— ezartzen dira hura estaltzeko. Txondor bakoitzean 50.000 kilo egur inguru pilatzen dituzte guztira. Su eman eta egun batzuen buruan egurra ura galdu eta ikatz bihurtua izaten da, erre-egosi prozesua egin eta gero.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.