Txinatar gleditsia
Txinatar gleditsia | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fabales |
Familia | Fabaceae |
Leinua | Caesalpinieae |
Generoa | Gleditsia |
Espeziea | Gleditsia sinensis |
Txinatar gleditsia (Gleditsia sinensis) Gleditsia generoko zuhaitz hostoerorkorra da, jatorriz Asiakoa. Txinako medikuntza tradizionalean erabiltzen diren oinarrizko 50 sendabelarretako bat da (txineraz 皂荚, zào jiá).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haziak gutxienez 2000 urtez erabili izan dira Txinan garbigai gisa. Arantzak espeziearen medikuntza tradizionalean erabili izan dira antiinflamatorio gisa, baita hanturak, zornetzeak eta larruazaleko arazoak tratatzeko ere [1].
G. sinensisek alergiaren aurkako jardueren adierazle izan daitezkeen efektuak ditu in vitro, ziurrenik fruituetako saponinari esker[2]. Saguetan egindako ikerketek iradokitzen dute estraktu etanolikoa eragile terapeutiko eraginkorra izan daitekeela asma alergikoa tratatzeko[3].
Haziek bakterioen aurkako jarduera erakutsi zuten Xanthomonas vesicatoria bakterio gram-positiboaren aurka eta halaber Bacillus subtilis bakterio gram-negatiboaren aurka.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gleditsia sinensis Jean-Baptiste Lamarck-ek deskribatu zuen Encyclopédie Méthodique, Botanique 2(2): 465–466. 1788.[4]
- Sinonimoak
- Gleditsia horrida Willd.
- Gleditsia officinalis Hemsl.[5]
- Caesalpiniodes macracanthum (Desf.) Kuntze
- Gleditsia japonica Loddiges Cat. ex Loudon
- Gleditsia xylocarpa Hance
- Gymnocladus williamsii Hance[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Ha H.H., Park S.Y., Ko W.S., Kim Y. "Gleditsia sinensis thorns inhibit the production of NO through NF-B suppression in LPS-stimulated macrophages. Journal of Ethnopharmacology. 118 (3) (pp 429-434), 2008.
- ↑ (Ingelesez) Wang C., Xia Y.F., Gao Z.Z., Lu D., Dai Y. "Inhibition of mast cell degranulation by saponins from Gleditsia sinensis- structure-activity relationships." Natural Product Communications. 4 (6) (pp 777-782), 2009
- ↑ (Ingelesez) Lee M.-Y., Shin I.-S., Seo C.-S., Ha H., Shin H.-K."Antiasthmatic effects of Gleditsia sinensis in an ovalbumin-induced murine model of asthma". International Journal of Toxicology. 30 (5) (pp 528-537), 2011
- ↑ a b «Gleditsia sinensis» Tropicos.org. Missouri Botanical Garden (Noiz kontsultatua: 2014-04-09).
- ↑ [1][Betiko hautsitako esteka]