Txikori belar
Txikori belar | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Cichorieae |
Generoa | Taraxacum |
Espeziea | Taraxacum officinale |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | dandelion leaf (en) , Dandelion Root with Herb (en) eta Taraxacum officinale flowering top (en) |
Txikori belarra[1], txikoria-orikatxa[2], sorgin-belarra [3], ahuntz-kornoa[3], aitañi-lilia, mandobiloa[4] edo mando-belarra[5] (Taraxacum officinale) Asteraceae familiako landare belarkara da. Martxotik urrira loratzen da. Askotan belar txartzat hartzen bada ere, landare horren hostoak jangarriak dira eta entsaladan zein beste barazkiekin egosita jan daitezke.[6] Haren bertute medizinalak aspaldidanik ezagutzen dira. Erleek oso atsegin dute, nektar ugari ematen duelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare bizikorra da, 5 eta 40 cm artekoa. Oinaldean hostoen erroseta du. Hostoak luzangak dira eta ia osoak izatetik oso zatikatuta izan daitezke, ertza arotzaren zerra baten modukoa dutela. Loreak horiak dira eta kapitulu bakartietan hazten dira. Lore guztiak liguladunak dira. Forma desberdin ugaritan agertzen den arren, garai edo baxu, hosto estu edo dentso eta fruitu zuri, gorri edo grisekin, ezinezkoa da beste batekin nahastea.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belardiak, basoak eta leku belartsuak.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eurasiar jatorrikoa bada ere, gaur egun Ipar Amerika, Hegoafrika, Hego Amerika, Zeelanda Berria, Australia eta Indian bertakoturik dago eta leku askotan inbaditzailetzat jotzen da [7]
Barietateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taraxacum officinale var. alpinum Koch
- Taraxacum officinale subvar. dissectissimum Koidz.
- Taraxacum officinale var. dissectum Schinz & Thell.
- Taraxacum officinale var. kalbfussi Sch. Bip.
- Taraxacum officinale var. lividum Koch ex A. Gray
- Taraxacum officinale subsp. paludosum Schinz & R. Keller
- Taraxacum officinale var. paludosum F.W. Schultz
- Taraxacum officinale var. palustre Benth.
- Taraxacum officinale var. parvula Hook. f.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Goian Infloreszentzia, behean Papusa.
-
Landare osoa.
-
Hirian.
-
Haur bat hazi hegalariei putz egiten.
-
Larrean.
-
Lorea Infloreszentzian eta lore azpian txikoria-belarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia
- ↑ a b Lhande: "Frantsesez pissenlit deitzen duten belharrak hirur izen segurik baditu eskuaraz: ahuntz-kornoa, mando-belharra, sorgin-belharra" Orotariko Euskal Hiztegia
- ↑ Larrea Iturralde, Garbiñe. «Ongi-etorri udaberriari» Bizi Baratzea (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ Nola erran
- ↑ (Frantsesez) François Couplan. Le régal végétal: Plantes sauvages comestibles, Edicions Ellebore, 2009. ISBN 978-2-86985-184-9
- ↑ Unesco.org: Kontuz espezie inbaditzaileekin
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Preslia 75, 137, 2003
- EL BOSQUE HABITADO. El bosque de Ametzagaña. Mr Argoma-ren bideoa Ametzagaina basoko animaliekin: amilotx mottoduna, urtxintxa, kardantxiloa, eskinosoa, eta zozo leizismoduna (zuribeltza). Txikoria-belarra ere bai