Itxura
Zuria edo txuria, dauden kolore guztietan argiena da.
Nola lortzen da zuria?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloretako margoak konbinatuz ezin da lortu.
Eguzkitik datorren argi zuriak euri tanta bat jotzen duenean deskonposatu egiten da eta ortzadarraren koloreak ateratzen dira. Beraz esan dezakegu zuria argi kolore guztien batura dela.
Zuri motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore zuri desberdinak daude. Hau ongi ikusten da bi gauza zuri elkarrekin jartzerakoan, ondoko argazkian bezala.
Hona hemen zuri mota batzuk:
- Elur zuria
- Krema zuria
- Perla zuria
- Zink zuria
- Boli zuria
Kolore zuriaren esanahaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldean garbitasun edo purutasunarekin lotzen da. Horregatik bakearen kolorea da. Europan eta Amerikan emakumezkoak zuriz jantzita ezkontzen dira.
Asian heriotzarengatik sortzen den lutoaren kolorea da.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gauza asko izan daitezke zuriak. Adibidez hauek: