Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Washington

Washington monumentua ikusi daiteke irudi honetan.

Washington Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) hiriburua da. District of Columbian kokatzen da, Virginia eta Maryland estatuen artean. Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua den arren, Washington ez da oso hiri handia herrialde horretako beste batzuekin konparatuta, 591.800 biztanle ditu.

Lincoln Memorial, gauez argitua.

Lehen aipatu dugun bezala, hiri honek ia 600 mila biztanle ditu, bere azalera 177 km2-koa da, ez da oso handia mundu mailako beste hiriburuekin konparatzen badugu: Mexiko Hiria (1.485 km2), Lagos (1.100 km2). Lagos ez da hiriburua, baina Afrikako hiri garrantzitsuenetako bat da, Nigerian kokatuta. Estatu Batuetako Kongresua eta Etxe Zuria (presidentearen egoitza) hiri honetan kokatzen dira.

Jefferson Memorial eraikina.

1790ean sortu zen hiria, Virginia eta Maryland estatuei lur batzuk kendu eta hiri burujabe hau sortzea erabaki zutenean. Bere izena George Washington Ameriketako Estatu Batuetako lehen lehendakariari zor dio, bere ohorez jarri ziotelako. Washington hiri berezia da, ez dago AEBetako estatu burujabe baten menpe, independentea da 1801. urtetik. Urte horretatik Estatu Batuetako gobernu nagusiak edo gobernu federalak agintzen du bertan.

Leku ikusgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri honetako leku ikusgarrienetako bat Washington monumentua da. AEBko Gune Historikoa da 170 metro luze den monumentu hau. Robert Mills arkitektoak izan zuen monumentua sortzeko ideia, ez zuen bukatuta ikusi, 30 urte lehenago hil zelako. Hala da, 40 urte behar izan zituzten eraikuntza amaitzeko, 1848an hasi ziren eta 1888an bukatu zuten.

Lincoln Memorial da hiri honetako beste leku ikusgarri bat, AEBko 16. presidente izan zen Abraham Lincolnen omenez sortu zuten tenplu greko baten itxura duen eraikin hau. AEBko Gune Historikoa izendapena ere badu eraikin honek.

Azkenik, Washington hirira bidiatzen baduzu Jefferson Memorial eraikina da ikusi behar den beste leku miresgarri horietako bat. AEBko Gune Historikoa den eraikin hau Thomas Jefferson Estatu Batuetako hirugarren presidentearen omenez eraiki zen.