Non bizi da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako ipar ekialdean dauden urtegientzako arrisku bat suposatzen dute, bertan dagoen ekosistema eta fauna suntsitzen dutelako. Hori dela eta, euren inportazioa debekatu egin zen 2018ko abuztuaren 2 an.
Perka Europearra edo ibaietako perka, Perdicaeko familiako arraina da, oso arrunta Europako ibaietan eta aintziretan. Gure penintsulan ipar ekialdeko urtegietan sartu egin dira kirol arrantza sustatzeko eta bultzatzeko. Perken botere kolonizatzaile dela medio, espezie inbasore bezala katalogatu egin da. Europan ere aurkitzen dira, euren jatorrizko herrialdea Errusia dela esaten da.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]50 cm-tik gora neurtzen du. Gehinez 3,5-4 kg-ko pisua dute. Zebra bat bezala, bere gorputza franjaz beltzaz osatuta dago (5-7 franja) eta gainontzekoa berdea eta horia da. Hegalak gorriak ditu. Euren ahoa nahiko txikia da siluru edo bagrearenarekin konparatuz eta jateko soilik erabiltzen du.
Zer jaten du?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perka berez orojalea da, hau da, guztietatik jaten du, baina gehien ahoratzen dituen elikagaiak karramarroak, arrainak,, zizareak etab… dira. Algetan dauden mikroorganismoak ere jaten dituzte. Perka handiak soilik haragijaleak dira, ez baitie asetzen beste elikagai mota, hala nola, algak edota mikroorganismoak.
Nola ugaltzen dira?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euren araldi garaia Martxotik Ekainera joaten da, uraren temperatura 7 - 8ºC artekoa denean. Perka leku apropos bat bilatzen du harrien edo begetazioaren artean, 200.000 arrautza gutxi gorabehera jarri ahal izateko
Arrautzak jarri eta gero, ar bat edo batzuk egongo dira arrautzak ongarritzen. Larbak arrautzetatik aterako dira 2-3 aste ondoren. Arrak 2-3 urtetan heldutasuna lortuko dute, baina emeak berriz, 4-5 urte beharko ditu heldutasunara ailegatu ahal izateko.