👶 Jaiotza 1987ko ekainaren 24a Rosario |
🔨 Lanbidea futbolari |
📷 Argazkiak ikusi |
Lionel Andrés Messi Cuccittini (Rosarion jaioa,1987ko ekainaren 24an) Leo Messi bezala ezaguturikoa, Argentinako futbol jokalari ospetsuenetako bat da. Aurrelari edo erdilari bezala ibiltzen da. Leo, Lio, La Pulga edo D10S deitzen zaio askotan ere.
Bere ibilbidea
Txikitan: Messi futbolean 5 urterekin hasi zen bere auzoko taldean. 2 urte beranduago Newell’s Old Boysen ibili zen 2000ra arte. Bere entrenatzaileak esan zuen bere jokaldiak Maradonak bakarrik egin zitzazkeela.
11 urte zeuzkanean River Plate argentinako taldeak ez zuen onartu arazo fisikoak zituelako. Honen tratamendua oso garestia zen. Hasieran ordaindu zezaketen baina gero arazo ekonomikoak egon ziren eta Kataluniara joatea erabaki zuen.
Messi Barzelonara joan zen 15 eguneko probak egitera. Baina hauek lehenengo egunean fitxatu zuten, oso ona baitzen. Hau fitxatu eta tratamendua ordaindu zioten. 16 urte zituenean Barzelonako ekipo haundiarekin debutatu zuen F.C Oportoren aurka. Ligan debutatu zuenean R.C.D Espanyolaren kontra izan zen eta 0-1 irabazi zuten.
Bere karrera futbolistiko osoa F.C Barcelonan eraman du, 13 urteetatik ekipo honetan ibiltzen baitzen. Bere selekzioa Argentina da eta honetan kapitaina da. Askotan esanda munduko onena edo historiako onena dela. Lehenbiziko jokalaria da 7 Balon de Oro lau lehenengoak segidan lortuz, gainera 5 Bota de Oro lortu ditu ere. Bere taldearekin (F.C Barcelona) 34 titulo irabazi ditu, horietatik 10 liga, 4 Champions eta 6 Copa del Rey.
Golak
Dibisoa | Partidua | Golak | Bataz bestekoa |
Españiko lehenengo dibisioa | 450 | 417 | 0.93 |
kopa Nazionalak | 90 | 63 | 0.7 |
Kopa Internazionalak | 143 | 120 | 0.84 |
Argentinako selekzioa | 129 | 65 | 0.51 |
Osotara | 812 | 665 | 0.82 |
Argentinako selekzioa
Sub 23 [C] |
5 | 2 | 0.4 |
Argentinako selekzioa
Sub 20 |
18 | 14 | 0.78 |
Kategoria Jubenilak | 283 | 339 | 1.2 |
F. C. Barcelona – Lagungarri | 55 | 35 | 0.64 |
Lagungarri benefiziadu | 14 | 23 | 1.64 |
Osotara | 1187 | 1078 | 0.91 |