Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lapa-belar

Lapa-belar edo Arctium lappa landare espezie bat da.

Lapa-belarra, irastorra, Lapatx eta maite-belar izenez ere ezagutzen da.

Lore elkartuen familiako hosto zabal handiko landarea da, 1,5 cm inguru luzea. Sustrai sendo mamitsua eta zilindro egiturakoa izaten du, eta kolorea kanpotik beltza eta barrutik zuria. Hosto zabal berde ilunak eta azpi-iletsuak izaten ditu, lorea berriz orburu baten antzera txiki biribila, kolorez gorri iluna eta arroketan itsasten diren arantzak dituena.

Berez landugabeko sailetan eta zabor artean hazten da, baina sendabelar gisa ere lantzen da leku batzuetan.

Gibeleko eta azaleko eritasunak sendatzeko erabiltzen da. Honen oso antzeko landarea da Arctium tomentosum izenez ezagutzen dena.

Erdi Aroan barazki moduan landatua, orain apenas ekoizten da.