Edukira joan

Txikipedia:Kaukasia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaukasia Kaukasia Europa eta Asia artean kokatuta dagoen eskualdea da. Bertan 11 milioi pertsona baino gehaigo bizi dira. Errusia, Georgia, Armenia, Turkia, Azerbaijan eta Iraneko lurraldeak hartzen ditu. Iparraldean, Kaukaso mendikatean, mendebaldean Elbrus (5.642m) eta ekialdean Dykhatu(5.205m) tontor nagusitik dira. Hegoaldean, Ararat (5.137m) mendia dago. Homo erectus georgicus espeziearen aztarnak topatu zituzten lurralde honetan, 1.8 milioi bat urtekoak. Halaber petroglifoak iritsi dira gaur egun arte, k. a. 10.000 urtekoak. 2014ko Neguko joko olimpikoak egin zituzten Sotxi hiri errusiarren, Krasnodarren. Musulmanen aurkako jazarpena eta garbiketa etnikoa bereziki Bigarren  Mundu Gerran gertatu zen txetxeniar, ingux, balkar eta karatxaiarren aurka. Kaukasien hegoaldean, Georgian eta Armenian eliza Ortodoxoa dira nagusi. Iparraldean, aldiz, sinesmen musulmana da nagusi.