Itxura
Intxaurra Intxaurrondoaren fruitua da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Forma borobileko fruitu bat da, marroi kolorekoa eta 3-6cm-ko luzeera duena. Oskola eta fruituaren artean, lamina fin bat dago. Fruitua heltzen denean, oskola gogortu egiten da.
Nutrizio Balioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Intxaurra jatea oso ona da, goputzarentzako, hala ere, neurri batean jan behar dira. 100 gramo jatean:
- 654 kcal.
- 14 gramo karbohidrato.
- 15 gramo proteina.
- 65 gramo grasa.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an 4,5 milioi tona intxaur ekoiztu ziren mundu osoan.
# | Herrialdea | Ekoiztutako kopurua (tonak) |
---|---|---|
1 | Txina | 2.520.000 |
2 | Estatu batuak | 590.000 |
3 | Iran | 320.000 |
4 | Turkia | 230.000 |
5 | Mexiko | 170.000 |
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean gordinik jaten den fruitua da. Batzuk pastelei botatzen diote, baita ere sopari. Munduan zeharreko plater ugarienaren osagaia da. Intxaurrekin egindako likoreak ere badaude.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinan uste zuten intxaurra jateak adimena garatzen zuela, fruituak burmuin itxura zuelako.