Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Newtonen pendulua.

Fisika zientziaren adarren artean nagusienetakoa da. Fisikan lan egiten duten pertsonak fisikariak dira. Fisikariek alor asko ikertzen dituzte: materia (objektu fisiko guztiak osatzen dituena) eta horretan eragina duten indarrak; energia-mota desberdinak; beren ikerketetan, objektuak aztertzen dituzte, materia-bloke ñimiñoak zein izar-talde erraldoiak.

Zer ikertzen du Fisikak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika hainbat ikerketa-alorretan banatzen da. Mekanikak indarrek objektuetan duten eragina eta objektuen mugimenduak aztertzen ditu. Akustikak soinua aztertzen du. Optikak argia. Termodinamikak bero deitzen dugun energia-mota aztertzen du. Elektronikak eta magnetismoak karga elektrikoa aztertzen dute, materiaren oinarrizko propietate bat. Fisika atomikoak atomoen egitura (materiaren eraikuntza-blokeak) eta horietan eragina duten indarrak aztertzen ditu. Mekanika kuantikoak oso txikiak diren partikulen portaera azaltzen du, hala nola atomo bat osatzen duten partikulen portaera.

Historia apur bat

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika lehenengoz hasi zen garatzen jendea hasi zenean bere buruari galdezka inguruko mundu fisikoari buruz. Antzinako grekoek ikertu zuten bai objektuen mugimendua zeruan eta baita gauzen propietate fisikoak Lurrean ere.

1600. urtearen hasieran, Galileo izeneko zientzialari italiarrak gauza guztiak Lurrera abiadura berean nola erortzen diren aztertu zuen. Urte horren amaieran Isaac Newton zientzialari ingelesak grabitatearen legeak eta mugimendua azaldu zituen.

XIX. mendearen amaieran, zientzialariek jakin zuten partikula ñimiñoek atomoak eratzen dituztela. XX. mendearen hasieran, Albert Einstein fisikari aleman-amerikarrak partikula horien portaera azaltzen lagundu zuen. Einsteinek espazioaren, denboraren eta grabitatearen inguruan pentsatzeko modu guztiz berriak ere proposatu zituen.

Fisikari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]