Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomia (jarduera)

Eduki-taula

Autogintza-industria bigarren sektoreko jarduera ekonomikoa da.

Ekonomia-jarduera edo jarduera ekonomikoa produktuen ekoizpenarekin, trukearekin eta ondasun eta zerbitzuen kontsumoarekin lotuta dagoen jarduera da. Komunitate baten identitatearen eta bizimoduaren oinarrizko alderdia da eta eragin handia du ekonomian.

Ekonomia-jardueraren oinarrizko kontzeptuak honako hauek dira:

  • Ekoizpena: balio ekonomikoa duten objektu, ondasun edo zerbitzuak sortu, landu eta ekoizten da.
  • Trukea: norbaitek ondasun edo zerbitzu bat jasotzearen ordainetan beste norbaiti bere ondasun edo zerbitzu bat ematea da, dirua erabili gabe.
  • Kontsumoa: behar bat asetzea helburu duen ondasun edo zerbitzu bat erabiltzea.
  • Aberastasuna: jarduera ekonomiko guztiek sortzen dute aberastasuna.

Ekonomia-jarduerak tokiaren araberakoak izaten dira, baina maila desberdinetan antolatu daitezke: leku edo eskualde mailan, eta nazio edo nazioarte mailan. Jarduera bakoitza lurralde eta gizarte eremu mugatu batean garatzen da, eta askotan ingurumenean eragina izaten du. Ekonomia-jarduerak munduko leku batzuetan bildu edo kontzentratu ohi da, biztanleekin gertatzen den bezala. Adibidez, Estatu Batuetan, Silicon Valley izeneko tokian, teknologia altuko enpresa ugari dago.

Aspaldiko garaietan, jarduera ekonomikoak baliabide naturalak eskuratzera mugatzen ziren; denboraren poderioz, ordea, asko garatu ziren, eta multzo edo sektoretan biltzen eta bereizten hasi ziren. Gaur egun lau sektore ekonomiko bereizten ditugu: lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sektoreak.

  • Laugarren sektorea: aurreko hiru sektoreei onura egingo dieten aurrerakuntzak ikertzen dituzten jarduerak dira. Sektore hau ekonomiako edozein alorretan baliagarria den zientzian eta ezagutzan oinarritzen da. Adibidez, lehenengo sektorearentzat baliagarriak izango dira enpresek egin dituzten hainbat ikerketa, uztak kaltetzen dituzten plagen ingurukoak, adibidez; edo, beste adibide bat ipinita, enpresen ikerketen laguntzari esker, bigarren eta hirugarren sektoreek hobekuntza handiak lortu ahal izaten dituzte biltegiratze-sisteman edo hainbat produkturen garraioan.