Txikipedia:Bilbo
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Bizkaia |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 348.089 |
🔎 Azalera | 41,6 kilometro koadro |
🌄 Altuera | 19 metro |
Bilbo (gaztelaniaz eta ofizialki Bilbao) Bizkaiko hiriburua da. 345.110 biztanle zituen 2017. urtean. Bertako jendeari bilbotarra esaten zaio.
Gorabeherak izenarekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbo du gaur egungo euskal izena, Euskaltzaindiak 1979an hala arautu baitzuen. Bilbao gaztelaniaz gorde den euskal izen zaharra da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbo zabalaren hedadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbok 41 kilometro koadro ditu, baina Bilboaldeak 375 kilometro koadro ditu: Muskiztik Galdakaora hedatzen da mendebaldetik ekialdera, eta Plentziatik Alonsotegira eta Arrigorriagara iparraldetik hegoaldera. Ingurune horrek ia milioi bat biztanle biltzen ditu guztira: Bizkaiko biztanleriaren hiru laurden baino gehiago.
Barrutiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbok barruti hauek ditu: Basurtu-Zorrotza, Abando, Errekalde, Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña eta Ibaiondo.
Mendiak eta ibaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguruan mendi hauek ditu: Pagasarri, Artxanda eta Arnotegi.
Hiria Ibaizabal ibaiak zeharkatzen du. Beste hainbat erreka ere badaude hirian, baina lurperatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1300an lortu zuen hiri izaera, Diego Lopez Harokoak (orduko Bizkaiko jaunak) emandako tituluari esker.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an 343.000 biztanle inguru zituen.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerbitzuen sektorea da nagusi hirian, eta turismoak hazkundea eduki du azken urteetan. Baina XX. mendean industriak garrantzia handia eduki zuen Bilbon.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko hauteskundeen ondorioz, Juan Mari Aburto da Bilboko alkatea.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Bilbok dituen garraiobide batzuk:
- Metroa
- Tranbia
- Artxandako funikularra
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbotarren % inguru euskalduna da.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon museo garrantzitsuak daude: Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa, adibidez.
Musika taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon musika talde eta musikari ezagun asko daude eta egon dira: Oskorri, Kepa Junkera, Doctor Deseo, MCD, Zea Mays...
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko kirol talde ezagunenak hauek dira:
- Futboleko Athletic Kluba
- Bizkaia Bilbao Basket
Eraikin garrantzitsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Anton eliza. XVI. mendeko eraikina
- Erriberako merkatua. 1929an egindakoa.
- Done Jakue katedrala. XIV eta XVI. mendeen artean eraikia.
Bilbotar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Casilda Iturrizar (1818-1900), filantropoa
- Miguel de Unamuno (1864-1951), idazlea eta filosofoa
- Sabino Arana (1865-1903), politikaria
- Jose Antonio Agirre (1904-1960), lehen Lehendakaria
- Gabriel Aresti (1933-1975), idazlea
- Karmele Rotaetxe (1932-2013), hizkuntzalaria eta euskaltzaina
- Kepa Junkera (1965), musikaria