Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bagdad

Tigris ibaia Bagdaden.

Bagdad Asiako hiri bat da eta Irakeko hiriburua da. Ekialde Hurbileko hiri handienetakoa ere bada. 2016ko datuen arabera 6.960.000 biztanle ditu.

Tigris ibaiak bitan banatzen du hiria, ekialdeko auzoa "Rusafa" da eta mendebaldeko auzoa "Karkh". Basamortuko klima du eta munduko hiri beroenetako bat da. Udan 50ºC-ko tenperatura ohikoa da. Neguan -6ºC tenperatura har dezake gauez.

762. urtean sortu zen eta 1000. urte inguruan munduko hiri handiena eta ikusgarriena izan zen. Mila gau eta bat gehiago liburuko istorio asko Bagdaden gertatzen dira.

2003an Estatu Batuek Irak inbaditu zuten eta Bagdad bonbakatu zuten. Hiria erabat suntsituta gelditu zen.

Leku ikusgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Museo Nazionala
  • Al-Mustansiriya unibertsitatea
  • Al-Kadhimiya meskita