Edukira joan

Txantiloi:2010-41 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Kantagintza Berria 1960ko hamarkadan Kataluniako Nova Cançó delakoari jarraituz Euskal Herrian sortutako kultura mugimendua da.

Peio Ospitalek honela deskribatu du: «Eguneroko bizitzako kontuak kantatzen genituen. Euskara, langabezia, errepresioa... Kantua borrokarekin lotua zegoen. Kantua desalienatzailea zen, euskal kontzientziaren piztailea».

Formaren ikuspegitik, Kataluniako, Frantziako eta Ameriketako hainbat egile abeslari hartu zituzten eredutzat. Edukiaren aldetik, Nova Cançó mugimenduan bezala, gizarte injustiziak salatu eta bertako hizkuntza aldarrikatu zuten, Frankismo garai hartan. Baina, Katalunian ez bezala, Euskal Herrian elebakarra izan zen kantagintza hori (hain zuzen ere, euskaratik datorkio euskal izendapena). Katalunian elebitasunera jo zuen hainbat kantarik (Joan Manuel Serratek, kasu).