Edukira joan

Turgon Gondorrekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Turgon Gondorrekoa, Tolkienen legendariumean, Gondorreko hogeitairugarren seneskal erregeordea izan zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2914 eta 2953 bitartean.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2855ean jaio zen, Turin II.aren semea zelarik, honen oinordeko bihurtuz Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2914an.

Bere erregealdian, Sauronek berriz hartu zuen Barad-Dûr, eta, iparraldean, Sarumanek, bere burua, Isengardeko jaun bezala izendatu zuen. Turgon, ez zen bi gertaera hauei aurre egiteko gai izan, Gondorren ahultasunaren ondorioz. Hala ere, ordurarte, Saruman, Gondorren eta Herri Askeen aliatu leialtzat hartua izan zen, Kontzilio Zuriaren buru izateaz gain, baina, aldarrikapen horrekin, ez zuen bakarrik erresumatik bere independentzia adierazten, baizik eta Dorreaz jabetzen zela eta bere kausarekiko traidore bihurtzen zela (azken hau, bere ordurarteko aliatuek ezagutzen ez zuten arren).

Garai honetan bizi izan zen Fengelen semea eta Rohaneko oinordekoa zen Thengel Gondorren, bere familiarekin batera.

Turgonen oinordekoa, bere seme Ekthelion II.a izan zen, 2953an.


Aurrekoa
Turin II.a
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2914-2953
Ondorengoa
Ekthelion II.a