Edukira joan

Tumulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silla errege baten tumulua, Korea.

Tumulua edo hil-muinoa ehortz-toki baten gainean eraikitzen den harrizko eta lurrezko meta da, eskuarki Harri Aroan edo Metalen Aroetan egina. Erdialdeko Europan, Erdi Brontze Aroari Tumuluen kultura ere deitzen zaio, garai horretako kultura arkeologiko nagusia baita.

Tumuluak dira alli berean, borrow-ak (Erresuma Batuan oso ohikoak izan zirenak) eta kurganak (Kurganen kulturako ezaugarriak).

Hasiera batean, gorpuak estaltzen zituzten harrizko piloak izaten ziren. Baina denborak aurrera egin ahala, tumuluen tamaina handituz joan zen, benetako muino artifizialak osatu arte. Gorpuarekin batera, armak eta ondasun garrantzitsuenak kokatzen ziren. Batzuetan, gizabanako bat baino gehiago ehorzten ziren. Tumuluen azpian trikuharria egon daiteke, edo bestelako egitura.

Hipotesi baten arabera, tumuluen agerpena lur horien gaineko jabetzaren aldarrikapenarekin lotzen da. Izan ere, lurralde bat okupatuta zegoela adierazten zuten tumuluek.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]