Tuleko errepublika
Tuleko errepublika | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1925 – 1925 | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | guna | ||||||
Historia | |||||||
Desagerpena | 1925eko martxoaren 4a | ||||||
|
Tuleko errepublika 1925ean Panaman sortu zen errepublika efimero inigena bat izan zen, Guna iraultzaren ondorio gisa.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gunek nolabaiteko autonomia mantendu zuten Panama Kolonbian zegoenean. 1870eko ekainaren 4an, egungo Guna Yala eskualdea eta Kolonbiako beste herri batzuk hartzen zituen Tulenega eskualdea sortu zen. Hala ere, 1903an Panama Kolonbiatik banandu zenean, Panamako gobernu berriak autonomia ezeztatu zuen[1]. Gainera, Panamako agintariek indigenak, batez ere emakumeak, indarrez "okzidentalizatzeko" modu bat bilatzen zuten.
1921eko apirilaren 20an, polizia kolonialak (indigenak ez zirenak) emakume gunak mendebalderatzeko jardunaldi bat egin zuen, baina emakume batek ihes egin zuen eta buruzagi indigenaren babesa jaso zuen, indigenen eta polizien arteko liskar bat eraginez, bi aldeetan heriotzak eraginez. Indigenen arteko tentsioa areagotu egin zen 1925eko urtarrila aldera, Anne Coope estatubatuarraren eta Richard Oglesby Marsh esploratzailearen laguntzarekin mugimendu independentista bat sortzen ari zela onartu zutenean.
Errepublikaren sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925eko otsailaren 12an, Ailigandin, buruzagi gunekin biltzar bat ospatu zen, eta Tuleko Errepublika aldarrikatzea erabaki zuten, lurralde mugak ezarriz.
Ondoren, otsailaren 21ean, iraultza sortu zen, otsailaren 27ra arte iraun zuena, non indigenek zenbait polizia-postu kolonial eraso zituzten, 27 hildako eraginez.
Porvenir ituna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925eko martxoaren 4an, guna indiarrek bake akordioa sinatu zuten Panamako gobernuarekin AEBetako John G. South ministroaren aurrean. Itun horren arabera, gobernu zentralak konpromisoa hartu zuen ohiturak errespetatzeko eta gunekin herrialdeko gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak mantentzeko.
Ordainetan, gunek armak uzten zituzten, independentzia aldarrikapena ezeztatzen zuten eta Panamako legeak errespetatzeko konpromisoa hartzen zuten.
Bandera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Waga Ebinkilik (Maria Colman) egin zuen, Simral Colman kazikearen biloba. Laukizuzen formako diseinua zuen. Erdialdea horia zen eta irudi esbastiko bat zuen, errotazio lebogiroarekin. Bandera hau, Espainiako banderarekin antzekotasun handia duena, gaur egun ere erabiltzen da lurralde guneetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Países - IWGIA - International Work Group for Indigenous Affairs» www.iwgia.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).