Trygve Bratteli
Trygve Bratteli (Nøtterøy, Vestfold, 1910eko urtarrilaren 11 – Oslo, 1984ko azaroaren 20a) norvegiar kazetari eta politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1971tik 1972ra eta 1973tik 1976ra.
Hainbat lanbide izan zituen, arrantzategiak, ikatz-meategiak eta eraikuntza barne. Antartikan ere baleontzietan lan egin zuen. Malmbøyako eskola sozialistan ikasi zuen, eta kazetaritza-editore eta Norvegiako Alderdi Laboristako idazkari izan zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniarren inbasioaren aurkako erresistentzia norvegiarreko kidea izan zen. 1942an atxilotu zuten, eta Alemaniako hainbat kontzentrazio-esparruetan sartu zuten.
1950ean diputatu hautatu zuten. Gainera, Finantza eta Garraio eta Komunikazio ministroa izan zen.
1971n hautatu zuten lehen ministro. Norvegia Europako Ekonomia Erkidegoan sartzearen aldekoa izan zen, baina hautagaitzari buruzko 1972ko erreferendumean porrot egin ondoren, dimisioa aurkeztu zuen. 1973ko hauteskundeen ondoren, lehen ministroaren kargura itzuli zen, eta 1976an aurkeztu zuen dimisioa, osasun-arrazoiengatik.