Trogirreko katedrala
Trogirreko katedrala | |
---|---|
Historic City of Trogir | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Kroazia |
Kroaziaren banaketa administratiboa | Split-Dalmazia eskualdea |
Town in Croatia | Trogir |
Koordenatuak | 43°31′N 16°15′E / 43.52°N 16.25°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1213 |
Izenaren jatorria | Laurendi Erromakoa |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Split-Makarska (en) |
Izena | Laurendi Erromakoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Z-3489 | |
Trogirreko katedrala edo San Laurendi katedrala (kroazieraz: Katedrala Sv. Lovre) Trogir hiriko katedrala da, Radovan maisuaren atari erromaniko ikusgarriarengatik ezaguna dena. Halako altxorrak kontutan hartuta, 1997an Trogirreko alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrazenoek 1123an suntsituriko eliza kristau baten gainean altxaturik dago. 1213an hasi ziren eraikuntza lanak eta gehiengoa 1251 arte egin bazen ere XVII menderarte ez zen katedrala bukatu. Kanpaidorrea bera ere XIV eta XVI mendeen artean altxatu zen.
Halako denbora tarte luzearen ondorioz solairu bakoitza estilo batean eraikita dago, hala lehen solairua gotikoa da, Stejpan eta Matej maisuek diseinaturikoa. Bigarrena gotiko berantiarra, veneziar estilokoa. Azken solairua XVI mendean osatu zuen Trifun Bokanić arkitektuak.
Batisterioa eta ataria erromanikoak dira eta sakristia gotikoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kanpaidorrea.
-
Airetiko ikuspegia.
-
Radovan maisuaren ataria.
-
Atariaren detailea.
-
Barnekaldea.