Tren geltoki
Itxura
(«Tren-geltoki» orritik birbideratua)
Tren geltokia, trenak iritsi eta ateratzen diren eta burdinbideak dituen garraio instalakuntza edo eraikin bat da. Gutxienez burdinbide bat du, eta gehienetan bi edo gehiago ere, tren geltokiaren garrantzia eta bertatik igarotzen den tren trafikoaren arabera. Itxaronlekua eta eserlekuak ere baditu, bai eta bidai txartelak erosteko saltokia eta makinak ere.
Geltokiaren arabera, eraikin handi batek ere osatu dezake, nagusiki udalerri handi eta hirietan, aldiz udalerri txiki edo herrietan geltokiak nahiko xumeak izaten dira, maiz, geralekuak.