Edukira joan

Transposoi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Transposoiak DNA zatiak dira, mugikorrak direnak, eta DNA molekula batetik beste DNA batera mugi daitezkeenak, zelula baten genomaren barruan. Beste geneen barruan integratzen direnean mutazio asko sortzen dituzte, eta DNA zatien berrantolaketak eragiten dituzte [1].

Transposoei "gene saltari" deitu ohi zaie, eta "elementu genetiko mugikor"rren taldean sailkatzen dira. Barbara McClintock ikerlari estatubatuarrak (Medikuntzako Nobel Saria 1983an) aurkitu zituen, artoarekin lanean ari zela, eta prokariotoetan zein eukariotoetan daude.

Probirusen aldean, transposoiak DNAren toki zehatz batzuetan integratzen dira beti.

DNA ez-kodetzailearen zati garrantzitsuak dira, eta mota horretako DNAren portzentaje handi bat osatzen dute [2]. Horietako gehienak inaktiboak dira.

2. motako transposoien jarduera-mekanismoa

Haien jatorriari dagokionez hipotesi batek proposatzen du antzinako erretrobirus batetik datozela.

Orokorrean, bi transposoi mota daude:

  • 2. motakoak, edo DNAren transposoiak. Zentzu hertsian, hauek dira benetako transposoiak. DNA molekula batetik beste batera mugitzen dira transposasa izeneko entzima erabiliz, DNA zatiak moztu eta itsasten dituena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pray LA (2008) Transposons: The Jumping Genes Nature Education. 1 (1): 204.
  2. Transposon Quimica.es

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]