Tracey Thorn
Itxura
Tracey Thorn | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hertfordshire, 1962ko irailaren 26a (62 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ben Watt (2008 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hullgo Unibertsitatea Bishops Hatfield Girls School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta zutabegilea |
Influentziak | Young Marble Giants (en) |
Kidetza | Everything but the Girl (mul) Marine Girls (en) |
Genero artistikoa | pop musika Indie popa |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Cherry Red |
traceythorn.com | |
Tracey Anne Thorn (Brookmans Park, Ingalaterra, 1962) abeslari, kantu-konposagile eta idazlea da. Everything But The Girl pop bikotearen erdia izateagatik da ezaguna batik bat.
Bikote gisa 27 urte igaro ondoren, Thorn eta Everything But The Girl-eko beste taldekidea, Ben Watt, ezkondu egin ziren 2008an. Hampsteaden bizi dira, Londres iparraldean. Bikoteak bi biki ditu, Jean eta Alfie, 1998an jaiotakoak, eta beste seme bat, Blake, 2001ean jaioa[1].
Idazle gisa hiru liburu idatzi ditu, hiruak bere musikari esperientzia kontatuz:
- Bedsit Disco Queen: How I Grew Up and Tried to Be a Pop Star, 2013[2]. Honekin bereziki oso kritika onak lortu zituen.
- Naked at the Albert Hall, 2015.
- Another Planet: A Teenager in Suburbia, 2019.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Lynskey, Dorian. (2010-05-26). «Tracey Thorn and Ben Watt: Everything but the grief» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).
- ↑ (Ingelesez) Empire, Kitty. (2013-02-10). «Bedsit Disco Queen by Tracey Thorn – review» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2019-09-27).