Edukira joan

Torre Motxa

Koordenatuak: 43°17′09″N 2°10′31″W / 43.28578°N 2.17527°W / 43.28578; -2.17527
Wikipedia, Entziklopedia askea
Torre Motxa
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Alde Zaharra (Zarautz)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZarautz
Koordenatuak43°17′09″N 2°10′31″W / 43.28578°N 2.17527°W / 43.28578; -2.17527
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea10

Torre Motxa Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen dorretxe bat da, Torre Luzearen parean[1].

Jatorri gotikoa du eraikin honek baina oso itxuraldatuta dago denboran zehar egin zaizkion aldaketen erruz.

Oinplano laukizuzena du, bi isurietara ematen duen teilatuaren gailurra fatxadarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta beste lau altuera dauzka, harlanduz eta harlangaitzez egindakoak. Beheko solairuko baoek zurezko markoak dituzte eta tamaina desberdinetakoak dira, hurrengo hiru solairuetan leiho eta balkoi jarrai handiak dira nagusi. Lehenengo eta hirugarren solairuetan atzeman daitezke bao biki itsuak, leiho handiak irekitzeko itxi zirenak, eta bigarrenean hiru modiloi. Laugarren solairua beranduago eraiki zen, dorrearen itxura indargabetuz.

Fatxadaren errematean, harrizko erlaitz hegaldua dago Erdi Aroko bestearen gainean[1][2].

Zarautzek ez zuen harresirik izan, baina zenbait dorretxek babestuta egon zen. Esaterako, Luzea dorreak eta Laburra dorreak hiriaren ekialdeko sarrera defendatu zuten inguruan eraikinik ez zegoen une batean. Bi dorretxe horien artean zegoen Orioko eta Donostiako bideekin bat egiten zuen irteera. Halere, babeserako eginiko eraikina izan arren, haren funtzio estetikoa ez zen baztertu, eta leiho handi bikiak ireki ziren, arku trilobulatuez eta mainelez apaindurik[2].

Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[1]. Gaur egun Zazpi taberna dago bertan eta PSE-EEren Zarauzko egoitza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Dorre Motxa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).
  2. a b «Zarautz Historikoa ~ Laburra dorrea (Torre Motza) [Dorretxea | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]