Toraigh uhartea
Toraigh uhartea (irlanderaz Oileán Toraigh, ingelesez Tory Island) Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldetik 12 kilometrora dagoen uharte bat da, Donegal konderrian. Gutxi gorabehera 5 kilometro luze da, eta kilometro bat zabal. 170 biztanle inguru ditu, lau herrigunetan banatuta: East Town, West Town, Middletown eta Newtown.
Uharte hartan irlanderaz mintzatu ohi dira, irlanderadun eskualdekoa (Gaeltacht) baita.
1950eko hamarkadan Toraigh uhartea artisten bilgune bilakatu zen, bertan arte erakusleku komunitate txiki bat osatu dutelarik. Artegile ospetsuenen artean Patsy Dan Rodgers dago, honek Toraigheko Errege titulua duelarik. Titulu bitxi honek ez dio botere formalik ematen, eta jakina denez Irlandako Gobernuak ez du aintzakotzat hartzen, baina uharteko kulturaren ohitura bat da eta Toraigheko komunitate txikian nolabaiteko gizarte-garrantzia du. Monarkia honen berezitasun bat biztanleriak subiranoa aukeratzen duela da.
Egile ezezaguneko Lebor Gabála Érenn historia-liburuaren arabera, Toraigh uhartea Conand dorrearen egoitza izan zen, fomoriatarren gotorlekua, beranduago Irlandako guda handian nemediatarrek garaitu zituztelarik. Esan ohi denez, fomoriatarren azken erregea izan zen Balor deabruzko begiduna, han bizi izan zen. Balorrek Ethlinn Tor Morren, Toraighen aurrealdeko uhartetxoan, eraikitako dorre batean kartzelatu omen zuen.
1884ko irailaren 12an, HMS Wasp britainiar fragata bertako itsasargitik hurbil hondoratu zen. Bertan zihoazen 58 lagunetatik 52 hil edo desagertu ziren.
- Punturik garaiena: Tor Mor
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A place of bewitching beauty — BBC katearen artikulua (ingelesez)