Toneri printzea
Toneri printzea (japonieraz: 舎人親王 Toneri Shinnō , 676ko urtarrilaren 28a -735eko abenduaren 6a) Nara aroko printze inperial bat izan zen, Tenmu enperadorearen semea. Sudoujinkei Enperadorea (崇道尽敬皇帝, Sudōjinkei Kōtei) hil ondorengo izena jaso zuen Junnin Enperadorearen aita bezala. Nara Aroaren hasieran Nagaya Printzearekin batera botere politikoa lortu zuen familia inperialeko buruzagietako bat bezala.
Garrantzi historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako bigarren libururik antzinakoena den Nihon Shokiren bilketa gainbegiratu zuen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toneri Printzea Tenmu Enperadorearen semea izan zen. Bere ama Nītabe Printzesa izan zen, Tenji enperadorearen alaba zena.
Bere ezkontidea Taima no Yamashiro (edo Tagima-no-Yamashiro) izan zen honekin zenbait seme-alaba izan zituelarik: Mihara printzea, Mishima printzea, Fune printzea, Ikeda printzea, Moribe printzea, Miura printzea eta beranduago Junnin Enperadorea izango zen Ōi printzea.
Bere ondorengo batzuk Kiyohara abizena hartu zuten. Horietako batzuk Kiyohara no Natsuno, Mihara printzearen biloba zena, Kiyohara no Fukayabu, Kiyohara no Motosuke eta azken honen alaba zen Sei Shōnagon