Toledoko kontzilioak
Toledoko kontzilioak Toledo hirian 397 eta 702 urteen artean ospatu ziren hamazortzi kontzilio partikularrek jasotzen duten izena da, eta lehena izan ezik guztiak Iberiar penintsula bisigodoen agintepean zegoenean ospatu ziren. Espainia Bisigodoan ordezkaritza kolektiboko biltzarrak egon ziren: Senatus delakoa eta Toledoko kontzilioak.
Kontzilio-biltzar bisigodoak bi motakoak izan ziren: probintzialak, gotzaindegi probintziala metropolitar presidentziapean biltzen zutenak eta orokorrak, erresuma osoko gotzainak batuz interes orokorreko gaiak jorratzen zituztenak.
Monarkia bisigodoko biltzar politiko-erlijioso hauek Erregeak deitzen zituen eta artzapezpikurik antzinakoenak presiditu (ondoren Toledokoak), non ordezkaritza elizako goi hierarkiara eta nobleziara mugatzen zen.
589an ospatu zen Toledoko III. kontzilioa izaera orokorra izan zuen lehena izan zen, eta bertan erabaki zen hierarka bisigodoek arrianismoari uko egin behar ziotela, eta horrek ondorio bezala ekarri zuen hispano-erromatarren inkorporazio politikoa, une horretan Rekaredo I.a eta gainontzeko godoak katolizismora bihurtu zirelarik.
633an ospatu zen Toledoko IV. kontzilioan monarkia bisigodoaren hautaketazko izaera berretsi zen. Kontzilio hauetan zehar errege boterearen mugei buruzko erabakiak hartu ziren, baina asko indar kolpeak eta usurpazioak legeztatzeko erabili ziren, eta batzuk juduen aurkako errepresio neurriak ezarri zituzten, 694an ospatu zen Toledoko XVII. kontzilioan kasu.
Kontzilioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toledoko I. kontzilioa (397)
- Toledoko II. kontzilioa (527)
- Toledoko III. kontzilioa (589) (Leandro Sevillakoak presiditua)
- Toledoko IV. kontzilioa (633) (Isidoro Sevillakoak presiditua)
- Toledoko V. kontzilioa (636) (Isidoro Sevillakoak presiditua)
- Toledoko VI. kontzilioa (638)
- Toledoko VII. kontzilioa (646)
- Toledoko VIII. kontzilioa (653)
- Toledoko IX. kontzilioa (655)
- Toledoko X. kontzilioa (656)
- Toledoko XI. kontzilioa (675)
- Toledoko XII. kontzilioa (681)
- Toledoko XIII. kontzilioa (683)
- Toledoko XIV. kontzilioa (684)
- Toledoko XV. kontzilioa (688)
- Toledoko XVI. kontzilioa (693)
- Toledoko XVII. kontzilioa (694)
- Toledoko XVIII. kontzilioa (702 inguruan)