Tohu wa-bohu
Tohu wa-bohu edo Tohu va-Vohu (hebreeraz: תֹהוּ וָבֹהוּ, ṯōhū wā-ḇōhū) Biblian agertzen den hebreerazko esamolde bat da, Hasiera liburuko Has 1:2 bertsetean. Lurraren ('aretz) egoera zein den aipatzen du Has 1:3 liburuan argia sortu aurretik.
Hainbat interpretazio eman zaizkio esaldi honi, hainbat teologia lanetan. Elizen Arteko Biblian nahas-mahas hutsa gisa itzuli da, baina beste hizkuntza batzuetan "formarik gabekoa eta hutsa" edo Septuagintan ἀόρατος καὶ ἀκατασκεύαστος, "ikusi eta osatu gabea".
Analisia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaungoikoaren kreazioaren aurretik, mundua tohu wa-bohu zegoen: tohu hitzak "hutsaltasun" esan nahi du, eta basamortuko mundu basatia deskribatzeko ere erabiltzen da. Bohu hitzaren esanahia ez dakigu, eta baliteke izatea bohu hitzarekin errimatzeko sortutako hitz asmatu bat[1]. Jeremuas 4:23 bertsetean berriro agertzen da, esaten duenean Israel Jaungoikoaren aurka matxinatzen bada lurra berriro iluntasunera eta kaosera itzuliko dela[2]. Tohu wa-bohu kaosa bara ordenarekin konpontzen da[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The five books of Moses : a translation with commentary. (First edition. argitaraldia) 2004 ISBN 0-393-01955-1. PMC 55798009. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- ↑ Thompson, J. A.. (1980). The book of Jeremiah. ISBN 978-1-4674-2303-8. PMC 681714356. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
- ↑ Walton, John H.. (2017). The lost world of the Israelite conquest : covenant, retribution, and the fate of the Canaanites. ISBN 978-0-8308-9007-1. PMC 987909262. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).