Edukira joan

Titi (animalia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Callicebus cupreus espezieko titia

Titi hainbat tximino espezieren izen arrunta da. Hego Amerikan bizi dira, Amazonas ibaiaren eta haren adarren ibarretan, Peruko barrualdean eta Brasilgo hego-ekialdeko oihanetan batez ere. Neurriz txikiak izaten dira, 14-30 cm luze. Isatsa gorputza bezain luzea edo luzeagoa izaten dute. Ilea ere luzea eta leuna dute. Izaeraz beldurti samarrak eta baketsuak diren arren, ehiztari trebeak dira; animalia txikiak harrapatzen eta jaten dituzte.

Titi izena duten tximino espezieak:

  • Callitrichinae subfamiliako (edo, autore batzuen arabera, Callitrichidae familiako) espezie guztien izen arrunta da:
    • Callithrix: C. acariensis, C. argentata, C. aurita, C. chrysoleuca, C. emiliae, C. flaviceps, C. geoffroyi, C. humeralifera, C. humilis, C. intermedia, C. jacchus, C. kuhlii, C. leucippe, C. manicorensis, C. marcai, C. mauesi, C. melanura, C. nigriceps, C. penicillata, C. pygmaea C. saterei.
    • Leontopithecus: L. caissara, L. chrysomelas, L. chrysopygus, L. rosalia.
    • Saguinus: S. bicolor, S. fuscicollis, S. geoffroyi, S. graellsi, S. imperator, S. inustus, S. labiatus, S. leucopus, S. martinsi, S. melanoleucus, S. midas, S. mystax, S. niger, S. nigricollis, S. oedipus, S. pileatus, S. tripartitus.
    • Callimico: C. goeldii.
  • Pitheciidae familiako, Callicebinae subfamiliako eta Callicebus generoko honako hauek: C. bernhardi, C. brunneus, C. caligatus C. cinerascens, C. coimbrai, C. cupreus, C. donacophilus C. dubius, C. hoffmannsi, C. modestus, C. moloch, C. oenanthe, C. olallae, C. personatus, C. stephennashi, C. torquatus.
  • Cebidae familiako, Chrysotrichinae subfamiliako eta Saimiriinae taldeko Saimiri generoan honako hauek: S. boliviensis, S. oerstedii, S. siureus, S. ustus, S. vanzolinii.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]