Tinian
Tinian | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | uharte eta gune populatu |
Azalera | 101,01 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°00′N 145°38′E / 15°N 145.63°E |
UTC ordua | UTC 10:00 |
Honen parte da | Marianak |
Insular area of the United States | Ipar Marianak |
Municipality of the Northern Mariana Islands | Tinian Municipality |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Marianak |
Tinian Mariana uharteetan kokatutako uharte txikia da. 101 km2ko azalera du, eta San Jose[1] da bertako herririk garrantzitsuena. Bertatik 8 kilometro ipar-mendebaldera Saipan uhartea dago, artxipelagoko hiriburua.
2000. urteko erroldak 3.540 biztanle zenbatzen zituen. Txamorroa eta ingelesa bertako hizkuntza ofizialak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tinian, beste Mariana uharteak bezala, 1667an, Espainiaren soberaniapean geratu zen, 1899an Alemaniar Inperioari saldu arte.
Alemaniarrek uharteari erabilerarik ematen ez ziotela ikusirik, japoniarrek Lehen Mundu Gerraren ostean okupatu egin zuten, baina AEBk 1944. urtean konkistatu zuten Tiniango guduan. Estatubatuarrek irla hegazkin-base bihurtu zuten, eta bertatik aireratu ziren Hiroshima eta Nagasaki herrietan jaurti zituzten bonba atomikoak[2] garraiatu zituzten Enola Gay eta Bockscar hegazkinak, hurrenez hurren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) DBCity.com.
- ↑ Anonymous. (2014-03-10). «Atomic Bomb» HISTORY (Noiz kontsultatua: 2016-12-13).