Edukira joan

Tindaris

Koordenatuak: 38°08′44″N 15°02′23″E / 38.145555555556°N 15.039722222222°E / 38.145555555556; 15.039722222222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tindaris
Tindarisko hondakinak
Datuak
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Messina
Italiako udalerriPatti
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak38°08′44″N 15°02′23″E / 38.145555555556°N 15.039722222222°E / 38.145555555556; 15.039722222222
Map
Historia
Eraikitzailea(k)Dionisio I.a Sirakusakoa
GaraiaK.a. 396-395ean
UzteaK.o. XIX. mendean
KulturaGreziar, erromatar, bizantziar.
Altitudea268 m

Tindaris, antzinatean Tyndaris edo Tyndarion (Grezieraz: Τυνδαρίς, Estrabonek; Τυνδάριον, Ptolomeok.) hiri txiki bat da. Lehen apezpikutza, frazione (aldiria) Patti comune-an eta katoliko egoitza zen, Messinako metropoli-hirian, Siziliako ipar-ekialdean, Barcellona Pozzo di Gotto eta Cefalùren artean. Tindarisen santutegi famatuari Salvatore Quasimodok Vento a Tindari poema idatzi zion.

Tindaris muino baten gainean kokaturik zegoen, Terreniar itsasoko badia baten gainean, Punta di Milazzotik ekialdean eta Capo Calavàtik mendebaldean mugak zituelarik. Ibibideen arabera, Messinatik 58 kilometrora[1] zegoen. Hiri hau Dionisio Zaharrak fundatu zuen K.a. 396-395. urteetan. Jatorrizko biztanleak Meseniako exiliatuen enparauak izan ziren, EspartakNaupaktos, Zante, eta Peloponesotik kanporatu zituenak, Peloponesoko Gerra bukatu ondoren. Hasieran, exiliatuak Messinan kokatu ziren Dionisiok hiria birpopulatu zuenean, baina Espartari gustatu ez zitzaionez, Tindarisen berrezarri ziren, Hiri hau Abazenoko eskualdeko zati bat zen. Kolono berriek Tindaris izena eman zioten hiriari haienTyndaridae edo Dioscuri dibinitateen omenez. Hasieratik beste tokietako hiritar berriak onartzean, populazioak laster 5.000 biztanleren kopurua lortu zuen[2], garrantzia handiko hiria bilakatuz.

Antzinako Siziliako hiriak

Dirudienez, K.a. 344an, Timoleonen alde borrokatu zuen, korintoarra Sizilian lehorreratzean[3]. Beranduago, Hieronekin lerrokatu zen mamertinoen kontrako gerran K.a. 269an. Sirakusarentzat mesedegarria zen Tindaris aliatua izatea honela, babesturik zegoen ezkerraldetik eta Taorminarekin eskuinaldetik[4]. Tindarisko gotorlekua Tirreniar itsasoan eta Taorminarena Messinako itsasartean, oso estrategikoak ziren, hurrengo gerratan aipatuko zen bezala. Lehen Gerra Punikoan, Kartagoren agindupekoa izan zen eta erromatar armadaren aurrerakada gorabehera, ezin zuen haien aldera joan kartagotarrek Tindarisko buruzagiak bahitu zituelako[5]. K.a. 257an, Tindarisko gudua gertatu zen kostaldean hiri honen eta Lipariren artean, non Gaio Atilio Regulok zuzendutako ontziteriak nolabaiteko abantaila lortu zuen kartagotarren aurrean, baina emaitza erabakigarria izan gabe[6]. Abagune horretan, erromatar flota Tindarisko muinoan aurrean egon zen, hiria menperatu ez bazuen ere. Hori gertatu zen Palermo erori ondoren K.a. 254an, tindaristarrek kartagotar garnizioa kanporatu zutenean eta Erromako aliantzan sartu zirenean[7]. Horren ostean, ezer gutxi dakigu Tindarisi buruz, baina, dirudienez, hiria loratu zen. Zizeronek nobilissima civitas hitzekin aipatzen du[8]. Noizean behin aipatua da erromatarrekiko ardura eta fidaltasunagatik. Beste hiri batzuk bezala, Eszipion Emilianoren armada hornitu zuen. Honek eskertzeko Merkurioko estatua berrezarri zuen, kartagotarrek lapurtu ziolako eta Tindarisen gurtza handia ziotelako. Geroago, estatua Verresek berriro ostu zuen[9]. Tindaris izan zen hamazazpi hirietako bat, erromatar senatuak aukeratua, ohorezko adeitasun gisa, Ericeko Venusaren tenpluan eskeintzak egiteko[10]. Horretaz aparte, Tindarisek ez zituen beste pribilegiorik izan: udalerri arrunta zelako, haren magistratuekin, tokiko senatuarekin e. a. Halaere, Zizeronen garaian, irlako hiri nagusietako bat izan zen. Esan bezala, Verresen harrapakeria pairatu zuen[11] eta mendeku moduan, hiritarrek Verresek irla utzi bezain pronto, haren estatua birrindu zuten[12]. Tindarisek zerikusi handia izan zuen Ponpeio eta Oktavioren gerretan, K.a. 36an. Ponpeiok okupatu eta gotortu zuen hiria, Messinako itsasartea defendatzeko, baina Agripak eskuratu zuen Milasko garaipenaren ondoren eta kontraeraso egin zuen[13]. Horren ondoren, Tindaris ez da berriro aipatzen, Erromatar inperioan zehar existitu bazen ere. Estrabonek dio, bere garaian, Siziliako ipar kostaldeko hiri bat zela. Pliniok berriz, koloniako kategoria ematen dio, beharbada, Augustoren garaian kolonia bat jaso zuelako, aurkitutako inskripzioa Colonia Augusta Tyndaritanorum-ek adierazten duen moduan[14]. Pliniok aiatu zuen hiriako erdiak itsasoak irentzi zituela, izugarrizko hondamendi hori. Agian lurrikara berak muinoren zati bat eroriarazi zuen, baina horretaz ez dago ziurtasunik[15]. Ibilbideen arabera, Tindaris oraindik toki garrantzitsua zen K.o. IV. mendean[16], baina bi lurrikara jasan zituen. Apezpiku egoitza izanik, Bizantzio konkistatu zuen K.o. 535ean eta K.o. 836an, arabiarrek suntsitu zuten.


Tindarisko Eliza-historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tindarisko elizbarrutia K.o 498an sortu zen. Zazpigarren mendearen hasieran, jadanik ez zen metropoli-egoitza izan. Nahiz eta politikoki Bizantziar inperioko zati bat izan, apezpikutzak Aita Santuaren esanetara zeuden elizbarruti sufraganeoak[17] moduan. Ikonoklasiaren gatazkan, Bizantzio enperadorea Leon Isauriarrak, K.o. 732an, Sizilia osoko arazo erlijiosoak Konstantinoplatik bideratzen zituen. VIII. edo IX. mendean, Sirakusako artxielizbarrutia berriro sortu zen, baina siziliar apezpikutza guztiak sufraganteak izan ziren, Tindaris barne. Zoritxarrez, horko gotzoin baten izena ez zen erregistratu 647 arte.

Tindarisko santutegia

Nahiz eta Tindarisen izena Notitia Episcopatuum agertu, Leon VI.a Jakitunaren agintean (X. mendearen hasieran), oraindik aipatzen zen Tindaris Sirakusako sufraganteen artean, agian, teoria kanoniko bat baino ez zen izan. K.o. 836. urtean, Islamak Tindaris konkistatu zuen eta gehiago ez zen entzun elizbarruti horri buruz. Formalean, 880an kendu zen, ondorengo bat jarri gabe. 1082an, zenbait lurralde galdu zuen bizitza laburreko Troina elizbarrutia sortu zelako (1098an ezabatu zen Messinako elizbarrutia fundatzean). Normandiarrek Sizilia konkistatzean eta berriro kristiatzean, XI. mendean, Tindarisko artxiapezpikutza ez zen berrezarri, Tindarisko lurraldea Patti elizbarruri berrira eman zitzaiolako.


Egoitza titularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizbarrutia 1968an berrezarri zen Tindari artxiapezpikutza gisa.

XIX. menderako Tindaris guztiz hutsik geratu zen, baina artean tokiaren izenarekin eliz bat zegoen. Eraikin hori altxatuta lehen zegoen hiriko tokian, gaur ere Tindaroko Ama deitzen da. Itsas mailatik 180 metrora izanik, marinelentzat erreferente bat da. Oraindik ere, agerikoak dira antzinako hiriko hondakinak. Gaineko lautada guztian zehar zabaltzen dira eta, tarteka, harresiak agertzen dira, beti amildegien ertzetan, kostaldearen inguruan izan ezik. Baliteke harresien atal batzuk erortzea, Pliniok zioen moduan[18]. Oraindik ere, antzinako hiriko bi ate nabari daitezke. Gaur egun dirauten hondakinak honako hauek dira:

  • Antzokia, egoera onean ez badago ere, nabari daiteke oso handia ez zela eta. Baliteke erromatarrek egitea edo, Taorminan bezala, erromatarrek berreraikitzea beste greziar baten gainean.
  • Eraikin handi bat bi arku dotore dituena. Gimnasium deitzen dute, baina zaila da benetazko erabilera jakitea.
  • Hainbat erromatar eraikin, baina haien helburua ez dago jakiterik, mosaikozko zoru bat eta zenbait erromatar hilobi[19].
  • Tokian aurkitu dira anitz inskripzio, eskulturen zatiak, arkitekturazko apainketak, txanponak, edalontziak, eta abar.
Tindarisko urmaela, Madonna Nera itxurarekin

Tokiko elezaharren arabera, urmaela sortu zen erromes batek Ama Birjinari bisita bat egin ostean. Irudia beltza zela ikustean, muzin egin zion otoiz egiteari. Emakumeari, nahi gabe, semea itsasora erori zitzaion eta Birjinak, umea salbatzearren, lurra igo zuen. Marinelloren hareek Birjinaren profilaren itxura hartu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Antoninoren Ibilbidea: 90 or.; Tabula Peutingeriana.
  2. DIODORO SIKULO: XIV. 78.
  3. DIODORO SIKULO: XVI. 69.
  4. DIODORO SIKULO: XXII. Exc. H. 499 or.
  5. DIODORO SIKULO: XXIII. 502. or.
  6. POLIBIO: I. 25; Zonar. VIII. 12.
  7. DIODORO SIKULO: XXIII. 505. or.
  8. ZIZERON: In Verrem III. 43.
  9. ZIZERON:, In Verrem, IV.. 3. 9-42, V. 47.
  10. ZIZERON: In Verrem, V. 47; Zumpt, ad loc.; DIODORO SIKULO: IV. 83.
  11. ZIZERON: In Verrem, ll. cc.
  12. ZIZERON: In Verrem, II. 66.
  13. APIANO: B.C. V. 105, 109, 116.
  14. ESTRABON: VI. 272 or.; PLINIO:. III. 8. s. 14; PTOLOMEO: III. 4. § 2; Orell. Inscr. 955.
  15. PLINIO: II. 92. s. 94.
  16. Antoninoren ibilbideak, 90, 93 or.; Peutingerren taula
  17. Elizbarruti sufraganeo bat metropoli-elizbarruti baten mendean dago, beraz, ez du jurisdikziorik. Metropoli-elizbarrutiko batek agindu diezaioke gotzain sufraganeo bati halako elizbarrutiaz arduratzea, baina hura kudeatutako elizbarrutian ez dago katedralik.
  18. PLINIO: II. 92.-. 94.
  19. DI FALCO, Serra: Antichità della Sicilia, V. liburuki, VI. atala; SMYTH William Henry: Sicily, 101 or.; HOARE, Richard: Classical Tour, II. liburuki, 217 or.
  • CAPPELLETTI, Giuseppe: Le Chiese d'Italia dalla loro origine sino ai nostri giorni, Venice 1870, vol. XXI, pp. 587–588
  • FASOLO, Michele (2014): Tyndaris e il suo territorio II. Carta archeologica del territorio di Tindari e materiali (italieraz). Rome: mediaGEO. ISBN 978-88-908755-2-6.
  • LANZONI, Francesco: Le diocesi d'Italia dalle origini al principio del secolo VII (an. 604), II. liburukia, Faenza 1927, 650 or.
  • PIRRI, Rocco: Sicilia sacra, I. liburukia, Palermo 1733, 493 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]