Edukira joan

Tifon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tifon
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΤυφῶν
Sexuagizonezkoa
BaliokideakApofis
Familia
AitaTartaro
AmaGaia
Ezkontidea(k)Ekidna
Seme-alabakEsfinge, Ortro, Zerbero, Lernako hidra, Kimera, Ethon, Crommyonian Sow (en) Itzuli, Ladon Herensugea, Anemoi Thuellai (en) Itzuli, Nemeako lehoia, Kolkidako herensugea, Scylla (en) Itzuli eta Gorgon (en) Itzuli
Artikulu hau jainko greziarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tifoi».

Greziar mitologian, Tifon, Tifaon edo Tifeo (antzinako grezieraz: Τυφών Typhôn, Τυφάων Typhaôn, Τυφωεύς Typhôeus edo Τυφώς Typhôs, τῦφος tuphos, ‘kea’; latinez: Typhon) jainko primitibo bat da, urakan suntsitzaile bezala edo hegodun munstro beldurgarri baten antzera, izterretan ehun suge eta ahotik sua botaz aurkezten dena.

Gearen azken semea izan zen, Tartarorekin, beheko hustasun leizetsuarekin izan zuena.

Apolori eginiko Homeroar ereserkiak Delfosen Tifaon munstroa, bere forma minostarrean, Hera arkaikoaren semetzat dauka, berak bakarrik sortutakoa, Hefestoren munstrozko bertsio bat bezala, Ziliziako leize batean erditua eta bertan bakandua, Arimoseko lurralde misteriotsuan (Iliada, ii 781-783). Bertan Zilizian Zeusek antzinako munstroaren aurka borrokatu zuen, eta garaitu, borroka zail batean. Tifonek bere garrekin eraso zuen Zeus, denbora baterako garaiturik, zurdak moztu eta larruzko zaku batean utzirik, korukos delakoan (korukion atronaren, Koriziar kobazuloa jatorri etimologikoa). Ziliziako lurraldeak Anatoliaren hego-ekialdean iparraldeko hititekin harremanetan jartzeko aukera asko izan zituen. Walter Burkertek nabarmendu ditu istorio honek Iluyankaren hititar mitoarekin dituen antzekotasunak.

Olinpiar jainkoen antzinako etsaia, azkenik, Zeusek garaitu zuen, eta Tartarora bidalia izan zen, edo Etna sumendipean giltzaperatua (Eskilo Prometeo kateatua 370, Pindaro Pitiarrak I. 19-20), non, "bere bizkarraren luzera osoa, ohantzearen aurka zabaldua, honek zauritu eta eztenkatzen duen", edo beste toki sumenditsu batzuetan, non erupzioak sortzen dituena den.

Tifon, beraz, sumendi indarren irudikapen ktonikoa da, Hefesto (Vulcano erromatar mitologian) olinpiar irudikapena den bezala.

Tifonek Ekidnarekin izan zituen semeen artean Zerbero, Ortro, Kimera, Esfingea, Lernako hidra, Ladon Herensugea, Nemeako lehoia, Prometeoren arranoa, Kolkidako herensugea eta Kromioko zerremea daude. Haize bero eta arriskutsuen aita ere bada (grezieratik typhein "kea bota"); horregatik, "tifoi" hitzaren etimologia posibletzat hartzen da, ustez, pertsiarrek طوفان Tufân bezala hartua, eta arabiarrek Indiako ozeanoan gertatzen diren zikloi ekaitzak izendatzeko.

Beranduagoko idazle helenistikoek, Tifon Seth egiptoar jainkoarekin identifikatu zuten, eta ikertzaile erlijiosoek Sandalfon goiaingeruarekin identifikatzen dute.

Batzuetan, Tifon izeneko bigarren pertsonaia bat aipatzen da, bestearen semea, haren berdin-berdina eta, orokorrean, erraldoietako bat balitz bezala aurkezten da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]