Edukira joan

Tianmen mendia

Koordenatuak: 29°06′N 110°30′E / 29.1°N 110.5°E / 29.1; 110.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tianmen mendia
Datu orokorrak
Garaiera1.519 m
Prominentzia1.518,6 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak29°06′N 110°30′E / 29.1°N 110.5°E / 29.1; 110.5
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHunan
Prefektura mailako hiriZhangjiajie

Tianmen mendia (txinera tradizionalez: ; pinyinez: Tiānmén Shān; euskaraz: «Zeruko Atearen Mendia»), Txinako Herri Errepublikako Hunan probintziako ipar ekialdeko Zhangjiajieko Baso Parke Nazionalean dagoen mendia da. Oso leku turistikoa da eta bertan arrisku kirolen proba asko burutu dira.

  • 2005ean Poma konpainia frantsesak teleferiko bat eraiki zuen. Teleferikoa Zhangjiajie tren geltokitik mendiaren goiko aldera doa. Tianmen Mountain Cableway-ek turismoko argitalpenetan "munduko mendi garaietako kable bide luzeena" dela aldarrikatzen du. 98 auto ditu eta 7.455 m. eta 1.279 m. arteko igoera dute. Gradiente altuena 37 gradukoa da.[1]
  • Mendiaren goiko aldean labar aldean eraikitako kilometroetko bidetik ibil daiteke, beirazko zoruak dituzten atalak barne.[2] Bide osoa 11 km. 99 bihurgunekin ditu eta mendi tontorreraino iristen da. Bidea 131,5 m. dituen Arku Naturalaino heltzen da.[3] 2007an Alain Robert-ek arkua azpitik eskalatu zuen, esku hutsik eta babesik gabe; plaka batek bere balentria oroitzen du.

Tianmenshan tenplua gailurrean dago. Jatorrizko tenplua Tang dinastian zehar eraiki zen eta XX. mendearen lehen zatian suntsitua izan zen. 1949an, Txinako Iraultza Komunista bere amaiera gerturatu zenean, tenplu berri baten eraikuntza hasi zen, Tang dinastiaren arkitektura imitatuz. Tenpluak bi hektarea dituzten lorategien artean dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tianmen mendia Aldatu lotura Wikidatan