Thomas Francis Meagher
Thomas Francis Meagher | |||
---|---|---|---|
1865eko iraila - 1866ko urriaren 3a ← Sidney Edgerton - Green Clay Smith ⊟ | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Waterford, 1823ko abuztuaren 3a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||
Heriotza | Fort Benton, 1867ko uztailaren 1a (43 urte) | ||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea | ||
Familia | |||
Aita | Thomas Meagher | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Stonyhurst College (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra eta politikaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Union Army (en) | ||
Gradua | maior jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Irish Confederation (en) | ||
Thomas Francis Meagher (1823ko abuztuaren 3a, Waterford, Waterford konderria – 1867ko uztailaren 1a, Missouri ibaia, Montana), irlandar nazionalista bat izan zen, 1848an Irlandako bandera diseinatu eta aurkeztu zuen: egun, Irlandako Errepublikako bandera ofiziala da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1848ko martxoan, Waterford hiriko The Mall kaleko 33. zenbakiko Tone Confederate Club delakoan, Irlandako hiru koloreko bandera, Meagherrek berak diseinatua, erakuts izuen lehen aldiz, eta handik gertu omenezko estatua du 20. mendetik.[1] Urte bereko geroagoko Irlandako matxinadan Irlandako Gaztedia erakundearen buruzagia izan zen. Britainiarrek atxilotu, espetxeratu eta heriotza zigorra ezarri zioten, baina horren ordez, Australiako Tasmania uharterako erbesteratu zuten.
1852an ihes egin, AEBetara emigratu eta New York hirian finkatu zen. Bertan, Zuzenbidea ikasi, kazetari gisan lan egin eta irlandar askatasunaren aldeko hitzaldiak eman zituen. AEBetako Gerra Zibila hasitakoan, Batasuneko Armadara brigadier jenerala gisan elkartu zen, eta Irlandar Brigadaren buruzagia izan zen.
Gerra Zibilaren ondoren, Andrew Johnson estatubatuar presidenteak Montanako gobernadore izendatu zuen; bertan, lurrunontzi batean zela, Missouri ibaira erori eta itota hil zen.
- ↑ (Ingelesez) «History of the Flag - Thomas Francis Meagher Tricolour Celebration» meagherstricolour.com 2023-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).