Theodore Harold Maiman
Itxura
Theodore Harold Maiman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1927ko uztailaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Vancouver, 2007ko maiatzaren 5a (79 urte) |
Heriotza modua | : mastocytosis (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Stanford Unibertsitatea 1955) Doktoretza : fisika Coloradoko Unibertsitatea Boulderren 1949) Zientziatan graduatua : engineering physics (en) |
Tesi zuzendaria | Willis Eugene Lamb |
Irakaslea(k) | Willis Eugene Lamb |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Northeastern University (en) Hughes Aircraft |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Ingeniaritzako Akademia Nazionala |
Theodore Harold Maiman (Los Angeles, AEB, 1927ko uztailaren 11 – Vancouver, Kanada, 2007ko maiatzaren 5a) estatubatuar fisikaria izan zen.
Colorado eta Stanfordeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Ikerlan nagusiak laserren, mikrouhinen eta espektroskopia optikoaren alorretan egin zituen. Maiman izan zen, esaterako, laser batetik argi-bultzada koherente bat sortzen lehena (1960), laserraren anplifikatzaile gisa errubi bat erabiliz. Handik hilabete batzuetara osatu zen, aurkikuntza hartan oinarriturik, erregulartasunez zebilen lehenengo laserra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.