Tebe (satelitea)
Tebe (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Stephen P. Synnott (en) |
Aurkikuntza-data | 1979ko martxoaren 5a |
Aurkikuntza-lekua | Voyager 1 |
Honen izena darama | Tebas (mitologia) |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 226.000 km |
Periapsis | 218.000 km |
Ardatzerdi handia | 221.900 km |
Eszentrikotasuna | 0,0177 |
Orbita-periodoa | 0,674536 egun |
Makurdura orbitala | 1,076 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 49,3 km |
Bolumena | 500.000 km³ |
Masa | 1,5 Zg |
Albedoa | 0,047 |
Tebe (grekoa: Θήβη), edo Jupiter XIV, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tebek forma irregularra du, elipsoidala (116 × 98 × 84 km), eta haren ardatzik luzeena beti Jupiterrerantz orientatuta dago. Jupiterren gainerako barne-sateliteetan gertatzen den bezala, Teben ere errotazio-periodoa eta orbita-periodoa berdinak dira, hau da, sinkronoak dira: bere buruaren inguruan bira oso bat egiten du planetaren inguruan bira oso bat egiten duen bitartean. Beraz, aurpegi bera erakusten dio beti planetari. Analtearen taldeko sateliterik handiena da.
Teberen gainazala iluna da, eta gorrixka. Kraterrez josita dago, eta gutxienez hiru edo lau inpaktu-krater erraldoi ditu; handienak 40 km inguruko diametroa du, eta Jupiterretik ikusten ez den aldean kokatuta dago.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Stephen P. Synnott-ek aurkitu zuen 1979an, Voyager 1 zundak bidalitako argazkiak aztertuta.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tebe satelite-izena mitologia grekoko Tebe pertsonaian du jatorria; Tebe ninfa bat zen, eta Zeusek bahitu zuen.
Hasieran, S/1979 J 2 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 1979an lehen aldiz ikusitako Jupiterren bigarren satelitea zela. Tebe behin betiko izena 1983ko irailaren 30ean eman zion Nazioarteko Astronomia Batasunak.