The Shining (eleberria)
The Shining | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Stephen King (mul) (1977) |
Argitaratze-data | 1977ko urtarrilaren 28a |
Generoa | Beldurrezko eleberria Eleberri gotikoa |
Jatorrizko izenburua | The Shining |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Doubleday (mul) |
Herrialdea | AEB |
Orrialdeak | 447 |
ISBN | 978-0-385-12167-5 |
OCLC | 812541945 |
Euskaraz | |
Izenburua | Distira |
The Shining (euskaraz Distira) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1977ko urtarrilaren 28an Doubleday argitaletxeak argitaratu zen.
2013an Kingek Doctor Sleep izeneko jarraipena argitaratu zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]REDRUM. Hori zen Dannyk ispiluan ikusi zuen hitza: nahiz eta irakurtzen jakin ez, izuaren mezua zela laster asko ulertu zuen. Bost urte zituen, eta adin horretan haur gutxi ohartzen dira ispiluek islada aldarazten dutela, eta are gutxiago errealitatea eta fantasia ezberdindu ere. Baina Dannyk bere fantasiak ispiluko distirarekin zerikusia zuela eta benetako bilakatuko zirelako frogak zituen: REDRUM... MURDER, (euskaraz, "hilketa").
Dannnyren ama dibortzioaz pentsatzen ari zen, eta aita, berriz, heriotza eta suizidioa bezalako gauza txarrez guztiz obsesionatuta zegoen; hortaz, Coloradoko mendietako luxuzko hoteleko zaintzailea izateko proposamenari ezin zion inola ere muzin egin, sei hilabetez elurpean eta isolaturik egoten zen hotel erraldoiko zaintza egitea. Udaberrian izotz eta elurrak urtzen hasi arte hirurek hotelean bakar-bakarrik egon behar zuten. Bakarrik?...
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Shining (filma): 1980an Stanley Kubrickek zuzendu eta Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloyd eta Scatman Crothers aktoreek antzeztu zuten.