The Ladykillers
The Ladykillers | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1955 |
Izenburua | The Ladykillers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Telesaila | Ealing Comedies (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alexander Mackendrick |
Gidoigilea(k) | William Rose (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Michael Balcon |
Konpainia ekoizlea | Ealing Studios (en) |
Edizioa | Jack Harris (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tristram Cary (en) |
Argazki-zuzendaria | Otto Heller |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Historia | |
Nominazioak | |
The Ladykillers (euskaraz "Andere Hiltzaileak") 1955eko Alexander Mackendrick eskoziar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltz film bat da. Alec Guinness, Cecil Parker, Herbert Lom, Peter Sellers, Danny Green, Jack Warner eta Katie Johnson aktoreek antzeztu zuten.
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso (William Rose eta Britainiar Gidoi Onenaren BAFTA Saria irabazi zituen.
2004an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, Ethan Coen eta Joel Coenek zuzendu eta Tom Hanks aktoreak antzeztua, baina hura New Orleans hirian girotua zegoen bitartean, jatorrizko film hau Londres hirian girotua dago.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Londres, Kings Cross barrutia. Trenbidetik hurbil dagoen etxe isolatu batean Wilberforce andereinoa bizi da (Katie Johnson), emakume adindu alargun eta izaera goxokoa. Behinola, Wilberfocek andreak Marcus irakaslea (Alec Guinness) eta musika talde bitxi baten lau kideei bi gela alokatuko dizkie: Claude Courtney (Cecil Parker) maior ongi hezitu eta engainagarria, Harry Robinson (Peter Sellers) cockney tratugile xelebrea, 'One-Round' Lawson (Danny Green) boxeolari ohi mozkortia eta Louis Harvey (Herbert Lom), gangster hiltzaile eta ankerra. Alargun agurgarriak ez dakien arren, boskoteak alboko tren geltokitik dirutza ohostu nahi duen lapur taldea da. Lapurrek kolpea ematea lortuko dute, baina andereak nortzuk diren jabetuko da, hortaz, lapurrek berau akatzea erabakiko dute, baina beraiek uste baina lanbide zailagoa izango zaie...
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alec Guinness: Marcus irakaslea
- Cecil Parker: Claude Courtney maiorra
- Herbert Lom: Louis Harvey
- Peter Sellers: Harry Robinson
- Danny Green: 'One-Round' Lawson
- Jack Warner: Superintendentea
- Katie Johnson: Louisa Wilberforce andrea
- Philip Stainton: Sarjentua
- Frankie Howerd: Gurditxo-mutila
- Kenneth Connor: Taxilaria
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Ladykillers (2004ko filma): Ethan Coen eta Joel Coenek zuzendu eta Tom Hanks aktoreak antzeztua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1955eko filmak
- Alexander Mackendrickek zuzendutako filmak
- Alec Guinnessek antzeztutako filmak
- Katie Johnsonek antzeztutako filmak
- Herbert Lomek antzeztutako filmak
- Peter Sellersek antzeztutako filmak
- Cecil Parkerrek antzeztutako filmak
- Jack Warnerrek antzeztutako filmak
- Michael Balconek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Umorezko filmak
- Lapurreta filmak
- Londresen girotutako filmak
- 1950eko hamarkadan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak