Edukira joan

The Da Vinci Code

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The Da Vinci Code (argipena)».
The Da Vinci Code
Jatorria
Egilea(k)Dan Brown
Argitaratze-data2003
IzenburuaThe Da Vinci Code
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua
Ekoizpen lekuaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaDoubleday (mul) Itzuli, Transworld Publishers (en) Itzuli, Bantam Books (mul) Itzuli eta Qanun (mul) Itzuli
Orrialdeak519
Honen izena daramaLeonardo da Vinci eta Kode
Ezaugarriak
Genero artistikoaconspiracy fiction (en) Itzuli, esoteric novel (en) Itzuli, detektibe-fizkioa, crime fiction (en) Itzuli eta thrillerra
Hizkuntzaingelesa
TelesailaRobert Langdon series (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaParis
danbrown.com…
kronologia
Angels & Demons eta Deception Point (en) Itzuli The Da Vinci Code The Lost Symbol (en) Itzuli

The Da Vinci Code, ingelesez: Da Vinci Kodea, Dan Brown estatubatuar idazlearen misteriozko thriller eleberri bat da. 2003ko martxoaren 18an Doubleday argitaletxean argitaratua izan zen.

Robert Langdon protagonista duen Dan Brown idazlearen bigarren eleberria da, lehena Angels & Demons (2000) da.

Argitaratu eta berehala mundu osoko irakurleen artean jorratzen zituen gai esoterikoengatik ospea bereganatu zuen, idazleak eta eleberrian agertzen diren kontzeptuen defendatzaileek Eliza Katolikoaren agintariekin hika-mika ere sortu zuen, 59 hizkuntzetara itzulia izan eta 79 milioi aletik gora saldu ziren.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Robert Langdon estatubatuar unibertsitate irakaslea eta sinbologian adituak gauaren erdian telefono dei bat jasoko du, Louvre museoko kontserbatzailea egoera bitxian eraila izan da eta gorpuaren aldamenean mezu zifratu misteriotsu bat ageri da. Langdon ikertzen hastean Leonardo Da Vinci italiar genioaren artelanetara daramaten arrastoak topatuko ditu, hauek betez denon bistan egon srten, Da Vincik buruargiz ezkutatu zituen.

Langdoni Sophie Neveu frantziar kriptologos elkartuko zaio, Louvre museoko kontserbatzailearen hiloba, eta biek hura Siongo Prioretxea deritzon elkarte sekretuko kidea zela jakingo dute, mendeetan zehar kideen artean jakintza handiko pertsona nabarmenak egon dira, tartean Isaac Newton, Botticelli, Victor Hugo edota Da Vinci bera, guzti hauek Eliza Katolikoaren dogma kolokan jar dezaken benetazko istorio baten dekretua harrigarria gordetzen ahalegindu dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]