Edukira joan

The Cloisters

Koordenatuak: 40°51′53″N 73°55′55″W / 40.8648°N 73.9319°W / 40.8648; -73.9319
Wikipedia, Entziklopedia askea
The Cloisters
The Cloisters
Fort Tryon Park
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughManhattan
Koordenatuak40°51′53″N 73°55′55″W / 40.8648°N 73.9319°W / 40.8648; -73.9319
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1938ko maiatzaren 10a
Inaugurazioa1938ko maiatzaren 10a
Ondarea
Kontaktua
Telefonoatel: 1 (212) 923-3700
Webgune ofiziala

The Cloisters (euskaraz: «Kalostrak») New Yorkeko Fort Tyron Parken dagoen museo bat da. Eraikina, Metropolitan Museumen azpiegoitza edo adar bat dena, Erdi Aroko zenbait europar abadien arkitektura elementuetatik abiatuta 1930eko hamarkadan eginiko berreraikuntza baten ondorio da. Erdi Aroko Europako artea eta arkitektura erakusteko erabiltzen da.

Cloistersak, Manhattan uhartearen iparraldeko muturretik gertu dagoena, Hudson ibaira begira dagoen muino batean, bost frantziar klausura abadien zatiak hartu zituen. Sant Miquel de Cuixà, Saint-Guilhem-le-Désert, Bonnefont-en-Comminges, Trie-sur-Baïse eta Frovilleko eraikin batzuk harriz harri desmuntatu eta New Yorkera bidali ziren. 1934 eta 1938 artean bere osagaiak berriz Fort Tyron Parken muntatu ziren.

Eraikinaren inguruko lurraldea Erdi Aroko laborantza eskuizkribuetatik lortutako informazioaren arabera landatutako lorategiekin apaindua izan zen, eta egiturak Erdi Aroko estiloko objektu ugari du, klausurako lorategien belarra kasu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]