The Beastmaster
The Beastmaster | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1982 | |||
Izenburua | The Beastmaster | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasiazko filma, ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, eleberri batean oinarritutako filma eta sword and sorcery film (en) | |||
Iraupena | 118 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | The Beast Master (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Don Coscarelli | |||
Gidoigilea(k) | Don Coscarelli | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Sylvio Tabet (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Don Coscarelli | |||
Edizioa | Don Coscarelli | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Lee Holdridge | |||
Argazki-zuzendaria | Don Coscarelli John Alcott | |||
kronologia | ||||
|
The Beastmaster (euskaraz Piztien Jauna) 1982ko Don Coscarelli estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. Protagonista nagusiak Marc Singer, Tanya Roberts, John Amos eta Rip Torn aktoreak izan ziren. Filma hau honako leloarekin aurkeztu zen: "Arranoaren kuraia, tigre beltzaren indarra, eta jainko baten boterearekin jaioa."
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Beastmaster filmak Dar (Marc Singer) pertsonaiaren istorioa kontatzen du, hau Zed erregearen (Rod Loomis) semea izanik, haurra zela Maax (Rip Torn) azti eta apaiz-nagusiaren agindupeko sorgin batek erreginaren (Vanna Bonta) altzotik lapurtu zuen. Halere, herrixka batetako nekazari xume batek sorginak haurra sakrifikatzera zihoan unean salbatu eta bere berezko semearekin batera familiako bat izango balitz bezala hezi zuen, Darri ezpatarekin nola borrokatu erakutsi ziolarik, gainera haurrak basapiztiekin telepatiaz harremanetan jartzeko ahalmena bazuela ere ikusi zuen.
Alaitasuna Jun (Tony Epper) maltzurraren gudarosteak herrixka erasotzen duenean apurtuko da, hau Maax aztiaren agindupeko gudaroste baten buruzagia delarik. Herrixkatik bizirik gelditzen den bakarra Dar da, honek arrano bat, tigre beltza edo pantera bat eta ni erbinudeen laguntzaz bere aitaordearen heriotza mendekatu, Maax azti zitala hil eta bere benetako aitaren erresuma berrezartzeko bidaiari asmoz abenturari diolarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Aktorea |
---|---|
Dar | Marc Singer |
Kiri | Tanya Roberts |
Maax | Rip Torn |
Seth | John Amos |
Tal | Josh Milrad |
King Zed | Rod Loomis |
Zed's Queen | Vanna Bonta |
Dar gaztearen aita | Ben Hammer |
Sacco | Ralph Strait |
Dar gaztea | Billy Jacoby |
Jun buruzagia | Tony Epper |
Tils | Paul Reynolds |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982ko filmak
- Don Coscarellik zuzendutako filmak
- Don Coscarellik idatzitako filmak
- Marc Singerrek antzeztutako filmak
- Tanya Robertsek antzeztutako filmak
- Rip Tornek antzeztutako filmak
- John Amosek antzeztutako filmak
- Billy Jaynek antzeztutako filmak
- Rod Loomisek antzeztutako filmak
- Vanna Bontak antzeztutako filmak
- Ralph Straitek antzeztutako filmak
- Tony Epperrek antzeztutako filmak
- Janet Jonesek antzeztutako filmak
- Ben Hammerrek antzeztutako filmak
- Tommy J. Huffek antzeztutako filmak
- Freddie Hicek antzeztutako filmak
- Chuck Hicksek antzeztutako filmak
- Don Coscarellik ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Alemaniako filmak
- Ezpata eta aztikeriazko filmak
- Ekintza filmak
- Haurdunaldiari buruzko filmak
- 1980ko hamarkadako abentura filmak