Théodore Rousseau
Théodore Rousseau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Étienne Pierre Théodore Rousseau |
Jaiotza | Paris, 1812ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Barbizon, 1867ko abenduaren 22a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Sena eta Marne |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Jean-Charles-Joseph Rémond (mul) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, argazkilaria, artista bisuala, artista grafikoa eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | John Constable, Richard Parkes Bonington eta Caspar David Friedrich |
Kidetza | Barbizongo eskola |
Mugimendua | Barbizongo eskola |
Pierre Étienne Théodore Rousseau (Paris, 1812ko apirilaren 15a - Barbizon, 1867ko abenduaren 22a) Barbizongo eskolako frantziar margolaria izan zen. Gehienbat paisaiak margotzen zituen, izadiaren tratamenduan XVII. mendeko holandar artisten lanak oinarritzat harturik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parisen jaio zen, familia burges batean. Merkataritzan prestakuntza jaso zuen arren, laster margolaritzarako gaitasuna zuela erakutsi zuen. Hasieran, aitak joera hori deitoratu zuen baina, ondoren, Théodorek negozioak alde batera uztea onartu eta bizi guztian babestu zuen (aita semea baino gehiago bizi izan zen). 1830eko hamarkadako gainerako margolari erromantiko guztiek bezala, oztopo handiak izan zituen bere obrak Parisko Aretoan onartuak izan zitezen. Izan ere, itzal handia zuten heziketa klasikoko artistak erabat aurka zituzten[1].
1831 eta 1834an margolanen bat erakutsi zuen Aretoan, baina 1836an, artista klasikoen botoengatik, La Déscente des vaches lan handia baztertua izan zen. Geroztik, 1848ko iraultza arte, beti errefusatua izan zen. Erbestealdi artistiko horretan bere lanik hoberenetako batzuk sortu zituen. 1851ko Parisko Aretoan Lisière de forêt (Baso bazterra) erakutsi zuen[1].
1848 arte noizbehinka baino ez zen Barbizonen bizi izan. Urte horretan, ordea, Fontainebleauko basoaren ondoko herri horretara aldatu zen, eta han igaro zituen hil arteko egun gehienak. Parisko 1855eko Erakusketa Unibertsalean aurreko 20 urteetan errefusatuak izan ziren Rousseauren margolanak aurkeztu ziren. Hala ere, ez zuen inoiz arrakasta handia izan Frantzian, eta, 1861an bere obren enkante batek porrot egin ostean, Amsterdam, Londres edo New Yorkera alde egitekotan egon zen[1].
Baina, orduan, zoritxarrak gaineratu zitzaizkion: emaztearen buruko eritasun larria, bezero urritasuna, lagun baten buru-hiltzea Barbizongo etxean...1863an Alpeetara, Mont Blanc mendiaren zirriborroak egitera, egon zelarik, biriketako gaitz bat erantsi zitzaion. Handik aurrera osasuna ahulduz joan zitzaion. 1867ko abenduaren 22an hil zen, Barbizonen, Jean-François Millet lagun mina ondoan zuela[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Vue de la plaine de Montmartre, 1848 aldean, 59.5 × 72 cm, Thyssen-Bornemisza museoa (Madrid)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d David Croal Thomson: Rousseau, Pierre Étienne Théodore 1911 Encyclopædia Britannica
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théodore Rousseau |
- (Ingelesez) Théodore Rousseau Artcyclopedia.com