Terra Mariana
Terra Mariana Civitas Ordinis Theutonici | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1207 – 1561 | |||||||||||||||
Aulki Santuko basailua | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Hedapena 1260an | |||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||
Hiriburua | Riga | ||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Behe-alemana, latina, Hizkuntza baltikoak | ||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||
|
Terra Mariana (euskaraz: «Mariaren Lurraldea») 1207 eta 1561 artean Livonia izeneko eskualdean (gaur egungo Estonia eta Letonia) existitu zen subiranotasun konplexuko lurralde baten izena zen; iturrietan, ondorengo Livoniako Dukerritik eta Livoniako Gobernaziotik bereizteko, Livoniako Konfederazioa[1], Erdi Aroko Livonia edo Livonia Zaharra (alemanez: Alt-Livland, estonieraz: Vana-Liivimaa, letonieraz: Livonija) deitzen dute.[2][3][4][5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terra Mariana, 1207ko otsailaren 2an,[6] Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzerri bezala ezarri zuten.[7] Estatus hau 1215ean galdu zuen, Inozentzio III.a aita santuak, Egoitza Santuaren basailutzapeko lurralde izendatu zuenean.[8] Gilen Modenakoa Aita Santuaren legatuak Terra Mariana printzerri feudaletan banatu zuen, Ezpataren Anaia Livoniarrak bertoko gobernadoreak zirelarik.[9] Iparraldeko zatia Daniar Estoniako dominum directum bihurtu zen.[10][11]
1236ko Sauleko guduaren ondoren, bizirik atera ziren Anaia Livoniarrak Ordena Teutonikora (1237) itzuli ziren: hau Livoniako Ordena izatera pasa eta Daniar Estoniara gehitu zen. Harrezkero, Ordenak lurralde honetan bere boterea mantentzeko borrokatu zuen, kleroaren, germaniar noblezia sekularraren eta Riga eta Reval (egungo Tallin) hansatar hirien aurka. 1410ean, Grunwaldeko guduan, Ordena Teutonikoaren Estatua garaitua izan zen, eta Livoniako Ordena independente bilakatu zen. 1561ean, Livoniar Gerran, Terra Marianak existitzeari utzi zion.[2] Bere iparraldeko eskualdeak Suediar Inperioari laga zitzaizkion Estoniako Dukerria izanpean, bere hegoaldeko lurraldeak Lituaniako Dukerri Handian, Kurlandiako Dukerrian eta Livoniako Dukerrian integratu ziren. Saaremaa uhartea Danimarkako Erresuman sartu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Histoire des villes de Lettonie et d'Estonie, de Ziedonis Ligers
- ↑ a b 1967, Terra Mariana, The Encyclopedia Americana
- ↑ Description de la Livonie: Avec une Relation de l'origine du progres et de la décadence de l'ordre teutonique, Karl Johann von Blomberg, 1705, Guillaume Van Poolsum, Utrecht
- ↑ Andres Kasekamp, Medieval Livonia, 2010, Mc Millan
- ↑ François-Gabriel Bray, Essai critique sur l'histoire de la Livonie, vol 1, ISBN 9781148145891
- ↑ Latvian-Russian Relations: Documents, Alfreds Bilmanis, 1944, The Latvian legation
- ↑ Catholic Encyclopedia, Charles George Herbermann, 1907, Robert Appleton Company
- ↑ Church in Latvia, Alfreds Bilmanis, 1945, Drauga vēsts
- ↑ An Historical Overview of the Crusade to Livonia, William Urban, Reference Book for Medieval studies
- ↑ Eric Christiansen, The Northern Crusades, 1997, Penguin, ISBN 0140266534
- ↑ Helle Knut, 2003, Cambridge University Press, ISBN 0521472997 The Cambridge History of Scandinavia: Prehistory to 1520, p. 269