Teresa Ahedo
Teresa Ahedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Karrantza, 1941eko maiatzaren 23a (83 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Maria Teresa Gutiérrez-Ahedo Txabarri de la Herrera (Biañez auzoa, Karrantza, 1941eko maiatzaren 23a) bizkaitar margolaria da.[1]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batxilergo ikasketak Valladoliden egin zituen, frantsesa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta literatura frantsesean lizentziatu zen Montpellierren.
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat erakusketa egin ditu, hauetariko asko Euskal Herrian eta Espainian dira (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Nafarroa, Bartzelona, Madril, Kantabria, Marbella, Jaen, Almeria, Salamanca, Valladolid, Zamora, Alacant, Asturias, Balearrak). Beste asko nazioartekoak dira, mundu osoan zehar, adibidez: Alemania, Suitza, Belgika, Holanda, Frantzia, Italia, Ingalaterra, Grezia, Danimarka, Suedia, Estatu Batuak, Kanada, Brasil, Australia, Japonia, Txina.
Haren erakusketa batzuk iraunkorrak dira eta leku hauetan ikus ditzakegu:
- Euskadi: Deustuko Unibertsitatean (Bilbo), Karrantzako Kultur Etxean.
- Espainian: Madrilen eta Huescan.
- Nazioartean: Frantzian eta Estatu Batuetan.
Egun, bi urte daramatza emakumearen kontrako indarkeria salatzen eta emakumeenganako bere jokabidea proiektatzen du gizartean bere margolanen bidez.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1956-1970: Errealismoa (5 erakusketa)
- 1970-1982: Inpresionismoa (19 erakusketa)
- 1982-2012: Espresionismoa (49 erakusketa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Gaztelaniaz)