Terere
Itxura
Tererea (guaranieraz: terere, gaztelaniaz: tereré eta portugesez: tererê) mate-belarrez, belarrez edo sendabelarrez eta izotz ugariz egindako edari hotza da. Paraguaiko, Argentinako ipar-ekialdeko eta Brasilgo zenbait estatuetako edari tradizionala eta tipikoa da.
Tererea guampa edo cuia izeneko edalontzi batean prestatzen da. Maiz berbena limoiusain, peperina (Minthostachys verticillata), koku (Allophylus edulis), menda, eta beste belar batzuk gehitzen zaizkio.
Tererea Paraguaiko edari ofizial eta Nazioaren Kultura Ondare izendatu zuten eta otsaileko azken larunbatean Tererearen Egun Nazionala ospatzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |