Edukira joan

Telesterion

Koordenatuak: 38°02′N 23°32′E / 38.04°N 23.54°E / 38.04; 23.54
Wikipedia, Entziklopedia askea
Telesterion
Antzinako Greziako erlijioa
Eleusinion
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Erakunde autonomoDecentralized Administration of Attica
EskualdeaAtika
Unitate periferikoaMendebaldeko Atika
UdalerriaElefsina Municipality
Koordenatuak38°02′N 23°32′E / 38.04°N 23.54°E / 38.04; 23.54
Map
Historia eta erabilera
Erabilerainitiation (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaGreziar arkitektura

Telesteriona antzinako greziarrek Eleusistar Misterioen iniziaziorako erabiltzen zen areto handi bat izan zen. Atenasetik 20 kilometrora zegoen.

Eleusiseko zeremonietan puntu gailen bezala, hasitakoak Telesterionean sartzen ziren, Demeter jainkosaren erlikia sakratuak erakusten zitzaizkien eta apaiz andereek "gau santua"n zehar lortutako ikuskariak kontatzen zituzten (beharbada, heriotzaren ondorengo bizitzaren aukera irudikatzen zuen su bat). Hau zen misterioen zatirik sekretuena, eta, hasitakoak izan zirenek, Telesterionean gertatzen zenari buruz hitzerdirik ere esatea debekatuta zuten.

Persiarrek suntsitu zuten, eta, beranduago, Periklesek berreraiki zuen.

Greziar gela hipostiloaren adibiderik handienetako bat izan zen. Bere azken fasean, 21 metroko luze-zabalera zuen karratu formako eraikin bezala egin zen. Ilaratan banatutako 42 zutabez osatua zegoen. Bere sabaia ez da ezagutzen, baina litekeena da zurezko armadurazko egitura bat izatea, eraikinaren barnera argia sartzea ahalbidetzen zuen dorre linterna batekin. Hasitakoak hartzen zituen harmailaz inguratua zegoen. Ustez, K.a. V. mendean, 3000 pertsona har zitzakeen bere harmailetan. Telesterionean gertatzen zen Eleusistar Misterio nagusien puntu gailena, bertan benetan gertatzen zenari buruz informaziorik ez dagoen arren, soilik kristauek emandako diskrezio faltetan oinarritutako hipotesiak edo filosofoen metaforetan.

  1. Mizenastar garaian, jada existitzen zen gune sakratu txiki bat
  2. Pisistratoren garaian (K.a. 525), eraikinak, jada karratu forma hartu zuen, 21 metroko luze-zabalerarekin, eta hasitako fededunak hartzeko harmailaz inguraturik zegoen. Zimon Atenasekoaren garaian, amaitu ez zen hedapen bat egin zen.
  3. Iktinosek, Partenoiaren arkitektoak, eraikin handi bat proiektatu zuen: 20 zutabe, modu kontzentrikoan 14ko bi ilaretan, harmailetatik gertu jarritako, eta sanktasanktoruma edo naiskos formako anaktorona inguratzen zuten beste 6rekin. Baina, egitasmo hau, aurretik aipatutakoagatik baztertu zen.
  4. Korebok, arkitraberaino, altxatzearen azken fasea amaitu zuen.
  5. Megastenesek eta Jenoklesek amaitu zuten.
  6. K.a. 330ean, Filon Atenasekoak, 12 zutabe dorikodun arkupe bat gehitu zuen, angeluan zeuden bi zutaberekin, eraikinaren maiestatezkotasuna osatuz.

Lotutako tokiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gela hipostilo mota honentzako erreferentzia argia aurkitu da Persiar apadanetan. Neurrietan izan ezik, bi kasuetan, biltzargune dira: persiarren kasuan, oturuntzen zeremoniarekin lotua; Eleusisen kasuan, erritual konplexu baten ondoren, Telesterionean euren puntu gailena zuten misterioekin. Arkitektura mota bera, beste biltzargune greziar batzuetan ere ikusten da, Periklesek Atenasen eraikitako Odeoian, adibidez, baita Megapoliseko Tersilloa ere, Arkadian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]