Edukira joan

Tartarocyon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tartarocyon
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaAmphicyonidae
Generoa Tartarocyon
[[Bastien Mennecart, Floréal Solé, Jean-François Lesport|]], 2022
'Tartarocyon cazanavei bikote baten bizitza berreraikitzea bere ingurune naturalean.

Tartarocyon Amphicyonidae familiako "hartz-txakur" genero desagertua da, Erdi Miozenoaren amaieran bizi izan zena.

T. cazanavei da genero honetako espezie ezagun bakarra.[1]

Sallespissen (Frantzia) aurkitutako aztarn fosilizatuen ondoren deskribatu zen. Holotipoa mandibula bakarraz osatuta dagoen arren, bere gorputz-masa 200 kilogramotik gertukoa dela kalkulatu da. Cynelos, bere ahaide hurbilena baino askoz handiagoa da, eta Miozenoko Europako lurreko harraparirik handienetako bat izan daiteke.[2]

Generoaren izena Tartaro (edo Tartalo) euskal mitologiaren erraldoiaren izenaz, eta cyon txakurra esan nahi duen greziar hitzaz osatua da.

Espeziea holotipoa aurkitu zen lurren jabearen omenez izendatua zen.[2][3]

Jatorrizko argitalpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]