Tarjei Bø
Tarjei Bø (Stryn, 1988ko uztailaren 29a) biatloian aritzen den kirolari norvegiarra da. Txapeldun olinpikoa izan da 2010eko eta 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan. Pekinen lau domina lortu zituen, horietatik bi urrezkoak[1]. Johannes Thingnes Bø biatloilari olinpikoaren anaia nagusia da[2].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailako aurreneko garaipena Gazte mailako munduko txapelketan izan zuen, Presque Islen (AEB) 12,5 km bakarkako proban. 2010eko Vancouverreko Olinpiar Jokoetan debuta egin zuen eta txapeldun olinpiko bihurtu zen erreleboen proban.
2011een Khanty-Mansiysk hirian jokaturiko Munduko txapelketan bost domina eskuratu zituen, hiru urrezko eta bi brontzezko. Hortik aurrera sarritan izan da munduko txapelduna.
2014ko Sotxiko Jokoetan hartu zuen parte baina emaitza apalak lortu zituen oso. 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan ere ez zuen esperotako emaitzarik lortu baina zilarrezko domina bat kolkoratu zuen erreleboen proban.
Olinpiar Jokoetako emaitza onena 2022ko Pekingo Jokoetan lortu zuen. Johannes Thingnes anaia alboan zuela taldekako bi probetan txapelduna izan zen Norvegiako selekzioa eta horretaz gain zilarreko domina bat eta brontzezko beste bat eskuratu zituen.
Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Vancouver ( Kanada) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2018 | Pyeongchang ( Hego Korea) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2022 | Pekin ( Txina) | errelebo mistoa | |
2022 | Pekin ( Txina) | 12.5 km jarraipena | |
2022 | Pekin ( Txina) | 10 km sprinta | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2011 | Khanty-Mansiysk ( Errusia) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2011 | Khanty-Mansiysk ( Errusia) | Errelebo mistoak | |
2011 | Khanty-Mansiysk ( Errusia) | 20 km bakarka | |
2011 | Khanty-Mansiysk ( Errusia) | 10 km sprinta | |
2011 | Khanty-Mansiysk ( Errusia) | 12,5 km jarraipena | |
2012 | Ruhpolding ( Alemania) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2013 | Nové Město ( Txekia) | 15 km irteera masiboa | |
2013 | Nové Město ( Txekia) | 4 x 7'5 km erreleboak | |
2013 | Nové Město ( Txekia) | Errelebo mistoak | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | 10 km sprint | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | 12,5 km jarraipena | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | 15 km irteera masiboa | |
2015 | Kontiolahti ( Finlandia) | errelebo mistoak | |
2016 | Oslo ( Norvegia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2016 | Oslo ( Norvegia) | errelebo mistoak | |
2019 | Östersund ( Suedia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2019 | Östersund ( Suedia) | 20 km bakarka | |
2020 | Antholz ( Italia) | errelebo mistoak | |
2020 | Antholz ( Italia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
2021 | Pokljuka ( Eslovenia) | 4 x 7'5 km erreleboa | |
Munduko txapelketak (Gazte mailan) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2006 | Presque Isle ( AEB) | 12,5 km bakarka | |
2006 | Presque Isle ( AEB) | 10 km jarraipena | |
2007 | Martell ( Italia) | 10 km jarraipena | |
2007 | Martell ( Italia) | 3 x 7'5 km erreleboa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ norvegieraz: {{{1}}} «Tarjei Bø» www.teamnor.no (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ «Bø brothers share podium in men's 10km biathlon event at Beijing 2022» www.insidethegames.biz 1644678930 (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1988ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Norvegiako biatletak
- 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetako biatletak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako biatletak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako biatletak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako biatletak
- 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak biatloian